2019(e)ko irailaren 30(a), astelehena

Antzezlana

Gaur, azkenean, ipuin mitologikoa talde osoaren aurrean irudikatzeko eguna iritsi da. Baina, aurretik, beroketa jarduera batzuk egin ditugu:

1. Aurpegia berotzea
2. Energia pasatzea
3. 1,2,3, Bradford
4. Karateka

Ondoren, bakoitza bere pertsonaiaz mozorrotu gara, eta Eiderrek denbora pixka bat eman digu entseatzeko, antzezlana egin aurretik.
Prest geundenean, taldez talde atera gara antzerkia antzeztera.

Lehenik eta behin, Xola taldea atera da, eta Basajaunen ipuina interpretatu dute. Zuriñe arduratu da protagonistaz, eta gainerakoek basoko animaliez egin dituzte. Beraz, protagonismoa izatea normala da eta pertsonaien artean desoreka izatea; izan ere, talde guztietan gertatu da.

Resultado de imagen de basajaun
Bigarrenik, gure txanda iritsi da, Lamia maitemindua ipuin mitologikoa irudikatu dugu. Ezin da esan emaitza ona izan dugunik, zailtasun asko izan ditugulako. Hasteko, euskarak egiten du gidoia ikastea oso zeregin gogorra dela, eta, alde horretatik, desabantaila handia dugu etorkizuneko antzezlanetarako aurrez aurre jartzen ikasi behar dugula. Dena den, lehen aldia izateko, uste dut espero genuena baino hobea ere atera dela, itxaropen nahiko errealistak genituelako. Batez ere, beste taldeen akatsetatik eta iruzkinetatik ikasi ahal izan dugu, baita irakaslearena ere, hemendik aurrera oso kontuan izango ditugunak.



Hirugarrenik, BAIezBAIren taldeak Aisharen istorioa kontatu du, errealitatea den bezala erakusten digulako. Oso obra konplexua izan da, inor axolagabe utzi ez duena, eta, nire ustez, oso ondo atera zaie, dena arazorik gabe ulertu dudalako, hizkuntza gorabehera.

Resultado de imagen de patera



Azkenik, Swimmers taldea Errausketaren obra interpretatzera atera da, eta oso dibertigarria izan da nire iritziz. Hala ere, hobetzeko zerbait nabarmendu behar bada, klasean esan den bezala, esango nuke batzuek proiekzioa gehiago landu beharko luketela, inoiz hitz egiten zutenean ez zitzaielako ondo ulertzen.
Resultado de imagen de cenicienta

Marko teorikoaren zuzenketa


Klase honetan bikoteka hasi gara beste bikote baten marko teorikoa zuzentzen. Aspektu desberdinak kontuan hartu ditugu, adibidez: egitura, erreferentzia bibliografikoak, gramatika, hizkuntza, etab. Gero bikote horri haien erruak azaldu dizkiegu eta haiek guri.
Gure kasuan, konturatu gara artikulu bate egin dugula, ez marko teoriko bat. Horrek esan nahi du gauza gehiegi jarri genituela: titulua, laburpena, konkusioak, etab. Hala ere, gramatika ez ezik (oraindik asko kostatzen zaigu geure burua euskeraz adieraztea), beste bikoteak esan digute nahiko ondo antolatuta zegoela jarritako informazioa.

Ondoren, berriro binaka jarri gara eta bestearen itzala bagenu bezala egin behar izan dugu, hau da, bestea segitu eta mugimenduak imitatu. Geroago, bikote berean, gure bat izan da estatua. Bitartean, besteak moldatu ditu gorputzaren atalak eta batzuetan zailagoa izan da materiala gogorrezkoa zen bezala egin behar zuelako, adibidez, harizkoa. Beste batzuetan, errazagoa, hau da, burdinezko estatuaren kasuan. Gero, rolak aldatu ditugu. Jarduera hori umeek ikas ditzaten material desberdinetako ezaugarriak baliogarria dela uste dut.





Jarraian, bikotekidearekin jarraitu gara eta batek bestearen sorbaldan lehenago hizkiak idatzi behar izan dtuu behatzarekin eta, besteak asmatu behar izan ditu. Bigarrenik, zailagoa egiteko, hitzak egin ditugu eta gero paperak aldatu ditugu. Jarduera horrek interesgarria izan daiteke idazten ikasten ari diren umeekin lantzeko.



Azkenik, klasea amaitzeko, pilota batekin besteari masaje bat eman diogu sorbaldan eta, gero, hark guri. Ariketa horren bidez erlaxatu naiz eta sinesten dut umeek besteen gorputza haienarekin konparaketak egiteko balio dela ikuteko ea besteak zer daukan berdina eta zer ez.  
 

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...