2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Alaitzen tesi doktoralaren aurkezpenak

Aste honetan, hasteko, Alaitzek SITESean lan egiteko denbora eman digu, eta taldean lan egin dugu. Noobstante, ez digu denbora askorik eman aurrera egiten, justu larrialdi simulakroa egon delako eta lehenago atera behar izan dugulako.

Bestalde, aste hauetan gure Power Point aurkeztu behar izan dugu Alaitzen tesiari buruz, eta taldeka atera gara, genituen gaiaren arabera, eta bikoteka aurkeztu dugu. Oso luzea egiten zenez, azpimarragarriagoak iruditu zaizkigun esaldiak irakurri eta komentatu ditugu.

Aurkezpen bakoitzaren ondoren, talde handian komentatzen aritu gara iruditzen zitzaiguna, eta deigarria egin zait Alaitzek aipatu duen gizarte likidoaren kontzeptua. Baumanen teoria honek, ikaskuntzaren ikuspegitik, dena iragankorragoa eta arbuiagarriagoa dela dio, konpromiso falta handia dagoelarik. Uste dut asko ematen duela pentsatzeko nola bizi garen eta zer nahi dugun, daukagun guztia gehiago baloratu beharko genuke, eta hain xaflakorrak izateari utzi, nortasun sendoagoa eraikiz.
Bestalde, gure kasuan, harritu egin gaitu zein garrantzitsua den jolas sinbolikoa haurren dramatizazioan eta, horixe da gure K6a oinarritzen ari garen ideia.

"El juego es la forma más elevada de investigación" (Albert Einstein)

Power-point honetan, Lamy nik arreta gehien piztu diguten esaldiak jaso ditugu, eta horietan oinarritu gaitezke gogoeta egiteko:




K6ari dagokionez, irakasleari paperarekin lan egiteari buruz buruan dugun ideia komentatu diogu, eta hark esan digu iaz antzeko zerbait egin zutela eta bideoa erakutsi digu. Nahiz eta horrek desanimatu gaituen originalak izan nahi genuelako, esan digu ez zela ezer gertatzen, baina argi eduki behar ditugu gure erreferenteak, eta oraindik asko ikertu behar dugu.

Aste hauek amaitzeko, Goretti etorri da bere doktore-tesirako Gralari buruzko inkesta bat egitera. Gainera, esan du ikasturtean zehar berriro pasatuko lukeela, emaitzak alderatzen entzun zezan.

2019(e)ko urriaren 28(a), astelehena

Antzerki Foroari hasiera eman


Praktiketara joan aurreko azken eguna izan da hau eta hasteko, Eiderrek tekniko berri bat proposatu digu: Korapiloa. Eskua emanda korro bate gin behar izan dugu denon artean, eta pixkanaka mugitzen joatea, nahasteko. Hori egin ondoren, begiak ixteko eta korapiloa desegiten saiatzeko eskatu digu. Zaila izan da, baina oso dibertigarria.

 

Jarraian, Antzerki Foro nola egin beharko dugun azaldu digu. 15 minutu inguru iraun beharko lukeela esan digu, eta berarekin ikasi ditugun teknikak erabili behar direla.

Orduan, betiko taldean, irudikatu genezakeen gaiari buruz hitz egiten aritu gara, eta erabaki dugu irakasle batek bere ikasle bati egindako sexu-jazarpena izatea. Gure kasuan, zapalkuntza (hasieran bi ikasle izatea erabaki dugu) gimnasia irakasleak ipurdia ukitzen dion neska bat izango da, espalderak igotzen eta boltereta egiten laguntzeko aitzakiarekin.

Geroago, eszena bat sartu nahi genuen, non dutxan zelatatzen zuen, eta neska eskolatik botatzen zuten, ez zutelako sinesten eta gurasoek kexatu egin behar zutelako. Eiderrek esan digunez, errealitatea erakusteko, irakasleak errugabea eta jatorra izan behar du, inork neska sinets ez dezan.

Lehengo agerraldi pentsatzeko denbora besterik ez digu eman, baina praktiken bueltan gidoia hobetzen jarraituko dugu.

El Libertario: Anarquismo y movimientos sociales autónomos: Así ...


Azkenik, besteek zer pentsatu duten ere ikusi ahal izan dugu, eta denak oso gai interesgarriak iruditzen zaizkit zapalkuntza jorratzeko: marjinazioa kuadrilla batean (Swimmers); bazterketa alkohola edan nahi ez izateagatik (Xola); eta jokabide matxistak (BAIezBai).

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...