2020(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

Antzerki Foroaren bidea argitzen


Gaur denbora izan dugu Antzerki Foroa lantzen jarraitzeko, eta gidoia egiten aritu gara, pixka bat atzeratuta goazelako. Horregatik, Eiderrek denbora-tarte bat eman du gurekin eta pixka bat gidatu gaitu, lehenik eta behin uler dezagun zertan zetzan, ez genuelako oso argi.

Hainbat eszena sortu behar izan ditugu, eta egokiak iruditzen zaizkigun uneetan klasean ikasi ditugun teknikak erabili. Esan digu, halaber, antzezlanean zapaldutako neskak arazo asko bazituela, ez zela ezer gertatzen, hori baita errealitatea. Askotan pentsatzen dugu bizitza ezin dela hain gogorra izan, baina badago jendea benetan gaizki pasatzen duena, eta hori kontuan hartu dugu gidoia idazteko.

Azkenik, astelehenean obra klasean antzeztu beharko dugula gogorarazi digu, pixka bat inprobisatuta, lehen aldia denez. Hala ere, ez gaude oso ziur ondo aterako den.

Resultado de imagen de nerviosismo

2020(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

Praktiketan

Praktikak itzuli osteko lehen aste hau oso gogorra izan da, oso gustura nengoelako eta pena handia eman didalako eskolatik alde egin behar izateak. Hala ere, unibertsitateko  lagunak ikusteko ere ilusio handia nuen; beraz, berehala ohitu naiz berriz ere errutinara.

Alaitzen lehengo klasean, informatika gelan korroan eseri gara, eta banan-banan aritu gara praktiketan izan dugun esperientzia partekatzen.

Nire kasuan, ni Gasteizko Santa Maria Marianistas eskolan egon naiz Luciarekin. Hain zuzen ere, 0-2ko eraikin berrian egin ditugu gure praktikak. Ikastetxe hori aukeratu genuen Reggio Emilia eta Pikler metodoologiari jarraitzen duelako, aurreko ikasturteetan ikasi genituenak, eta, horregatik, arreta handia jartzen zigun. Guri 2 urteko geletan egotea tokatu zitzaigun, 5 gela zeuden eta bakoitzean 18 haur zeuden. Hala ere, ez genuen gela finkorik, elkarrekin lan egiten zutelako eta txandaka joaten ginelako gelaz gela egunero; beraz, 90 haurrekin egon ginen guztira.

Alaitzek eskola ezagutzen zuela esan zuen, 1 urteetako irakasle batek, Ibai (bera ere unibertsitateko ikasle bada) bere klasean aurkezpen bat egin zuelako, eta oso ondo zegoen arren, hobetzeko gauza asko zeudela esan zuen. Bizi izan dudanaren ondoren erabat ados nago berarekin, baina egia esateko, oso esperientzia ona izan dut ikastetxean eta orokorrean asko gustatu zait nola lan egiten den.

Adibidez, haurra oso kontuan hartzen dute pertsona trebe gisa, eta bere jolas librea errespetatzen dute; horregatik, oso gutxi dira planifikatzen diren zuzendutako jarduerak. Hala ere, egia da, askotan jolasteko estimulatu egin behar direla, denek ez dutelako beren kabuz egiten. 
Materialei dagokienez, estetikoki ordenatu behar dira, arreta deitzeko; izan ere, Ainhoak esan zigun bezala, haurrei ordenarekin jolastea gustatzen zaie, eta, jada desordenatuta dagoenean, interesa galtzen dute. Era berean, ikasgela bakoitzean material desberdinak zeuden: eraikuntzakoak, egituratu gabeak, jolas sinbolikokoak, etab. Horiek guztiek pedagogiaren printzipioak errespetatzen dituzte eta, gainera, iristean arreta gehien piztu ziguna areto multisentsoriala izan zen. Reggio Emilian bezala proposamen artistikoak egitera ere ohituta daude, nahiz eta egia den atelieristaren figura falta izango zela haiek gidatzeko eta proposamenak antolatzeko, irakasleek ez baitzuten denbora asko eta haur asko zeukaten. Hala ere, talde txikietan egindako lana errespetatzen zen, eta proposamenak beti gelako erdiarekin egiten saiatzen ziren.

Nahiz eta ikastetxe berria izan, eta oraindik ere Reggio Emiliarekin bat datozen materialak erosten ari diren, baten bat faltan bota nuen, argi mahaia kasu, filosofia horretan lan handia egiten baita sormena pizteko.

Azkenik, Piklerri dagokionez, gehien interesatzen zitzaiona haurra errespetuz zaintzea zen. Adibidez, siestetan, haurrak banan-banan lo egiten genuen, laztanak emanez edo beste era batean, eskatzen zutenaren arabera. Jangelan ere saiatzen ginen behar zutenean jaten laguntzen, baina beren kabuz egiten irakasten, nahiz eta batzuetan zaila zen, irakasle gutxi eta haur asko zeudelako. Egiten ez den beste gauza bat da haurrari zer gertatuko den aurreratzea, adibidez, pardelak aldatzean pauso bakoitza kontatuz, eta uste dut garrantzitsua dela haur-helduen arteko konfiantzazko harreman bat eraikitzen laguntzeko.

Amaitzeko, nabarmentzekoa da esperientzia oso ona izan zela eta oso ondo hartu genuela. Gainera, espazioa oso polita da eta asko gomendatzen dizuet bisita dezazuen, nahiz eta jarraian irudi batzuk eta eskolan zehar tour birtual bat egiteko link bat uzten dizkizuedan.

Tour birtuala eskolatik: https://tourmkr.com/t5pwydG0jn/11328829p,210462m,499.63h,90.52t







Klasean, gainerako ikaskideek oso ideia interesgarriak esan zituzten, eta haiekin partekatzen ditut, besteak beste, honako hauek:
  • Eskolan libre zirkulazioak motibazioa baimentzen zuen.
  • Geure burua benetan irakasle bezala ikusi.
  • Haurrekin konektatzea ezinbestekoa da.
  • Irakasleekin harremana ere ona izan behar da.
  • Gauzak egiten uzten ziguten. Askatasuna izan genuen.
  • Batzuetan, praktiketan zeudenak ez zuten hainbeste autoritaterik eta umees ez zuten benetako irakasle bezala ikusi.
  • Eskola batek, Teatro Paraisora bisita bat egin zuen.
  • Jolas sinbolikoan, supermerkatu bat da eszenatoki onena genero rolak galtzeko.
  • Hitz egiten eta entzuten ikasi genuen.
  • Proposamen berriak sortzeko, materialekin esperimentatzea eta erreferenteak kontuan izatea beharrezkoa zen.
  • Kontuan izan behar genuen, instalazio bat sortzeko orduan, zer ezaugarriak izan, zer elementuak zaindu,nola ebaluatu, eta nola aurkeztu behar zen umeek beldurra ez izateko, eta esperimentatzeko prest egoteko (momentu magiko hori).
  • Haurren eboluzioa ikusi oso polita da.
  • Umeen arteko adin desberdintasunak asko nabaritzen ziren eta askok frustratzen ziren besteek egin zutenak ere egin nahi zutelako.
  • Oso garrantzitsua da autoebaluatzea eta horretarako, prozesua dokumentazioa erabilgarria da, adibidez, eguneroko baten bidez.

“Los niños tienen 100 maneras de expresarse, pero les robamos 99” (Loris Malaguzzi)



2020(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

Bueltan gaude

Gaur izan da praktiken osteko lehengo klasea, eta, triste samar nengoen arren, itzulera nahiko atsegina izan da. Lauhileko honetan  egin beharko dugun lan guztia handia izan arren, klase hauetan oso ondo pasatzen dut eta jakin-min handia daukat Antzerki Foroarekin hasteko.

Gainera, klasea hasteko, denok agurtu ondoren, beti bezala, beroketa moduan jolasten hasi gara.

Lehenik eta behin, jolas berria egin dugu: presi-presi, vice-vice, sekre-sekre, bartolo-bartolo. Irakasleak rol bat eman digu bakoitzari (presi, vice, sekre, bartolo eta zenbaki), eta gero korroan jarri gara. Orduan, hasten zen lehenak bi aldiz tokatu zitzaion rola esan behar izan du (Vice-vice, adibidez) eta gero beste pertsona bati bi aldiz deitu dio (hogei-hogei), betiere erritmoari jarraituz. Beste pertsonak, beraz, bere izena/zenbakia errepikatu behar izan du berriro, eta beste bat esan (adibidez, hiru, hogei; bartolo, bartolo). Asko kontzentratu beharra zegoen, eta oso azkarra izan behar zen erritmoa ez galtzeko, baina oso ondo pasatu dut.

Bigarrenik, Eiderrek puxika bana banatu digu bakoitzari, eta puztu egin dugu. Ondoren, hainbat ekintza egin ditugu berarekin, adibidez, gorputzeko atal desberdinekin eramatea erori gabe, eta gero eta zailagoa izan da, ezin baitira zati zehatzak erabili izam, hala nola eskuak, burua eta abar. Gainera, bikoteka ere jarri gara, gure seme-alabak balira bezala tratatuz, eta taldeetan, eta are zailagoa izan da, hainbat puxika zeudelako, baina lankidetza lantzeko joko ona da. Abiadura ere aldatuz joan gara, autobusa galduko bagenu bezala, adibidez.


Eiderrek esan digunez, globoa metafora moduan antzerkian erabil daitekeen baliabide bat da, eta batzuek ideiak eman eta horiek irudikatzera atera dira. Adibidez, heriotza irudikatzeko, globo bat puzten, edo haserrea, bi pertsonak bortizki tiraraziz, eta abar. Gure Antzerki Foroan erabil genezakeen material bat dela uste dut.

Klasearen amaieran, irakasleak denbora eman digu gure Antzerki Foroa lanean jarraitzeko. Iraupena 15 minutukoa izan behar da eta zapalduak borroka egin behar du, nahiz eta ez lortu. "Leihoak irekita" ere utzi behar ditugu, ikusleek esku hartzeko gogoa izan dezaten. Gure kasuan, oraindik gidoia lantzen ari gara, eta datorren astelehenean inprobisazioa egin beharko dugu aurkezteko. Benetan asko kezkatzen gaitu euskarak, eta ez dugu uste taldeko guztiok astebetean egin dezakegunik.

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...