Dramatizazio adierazpenerako IKTak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Dramatizazio adierazpenerako IKTak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa dela eta bizitzen ari garen egoera gogorra delako.

Benetan pena handia ematen digu lan asko egin genuelako eta denbora eta gogo asko inbertitu genuelako bertan, baina ez dut uste alferrik egindako lana izan denik. Izan ere, uste dut proiektu honekin ikasi dugun guztia gure etorkizunean aplikatu ahal izango dugula irakasle gisa, jolas dramatikoa ikasteko erabiltzeko orduan.

Pena handia eman dit hori egin ezin izanak eta horrela amaitu izanak, agur esaterik izan gabe, baina lehen hainbat sarreratan esan dudan bezala, garrantzitsuena prozesua da, ez azken emaitza, akatsetatik ikas dezakegulako.

Era berean, pozik nago minor hau aukeratu dudalako, horri esker, adierazteko eta komunikatzeko modu berriak ikasi ditudalako, artistikoagoak direnak, eta lotsa dezente ere galdu dudala uste dudalako. Zalantzarik gabe, lanean aritu garen guztiak erabilgarritasun handia du Haur Hezkuntzako geletan, eta uste dut askotan ez zaiola behar besteko garrantzirik ematen eskolan sormena garatzeari.


"Para hacer buena educación debemos cerrar los libros de psicología, pedagogía y didáctica." 
(Loris Malaguzzi)


Gainera, oso dinamikoa izan da, eta oso ondo pasatu dut nire taldearekin eta ezagutu ahal izan ditudan taldekide berriekin. Bestalde, uste dut euskaraz ikasteak lagundu dit hizkuntzan hobetzen, baina oraindik lan askoz gehiago egin behar dut.

Irakasgai guztiak oso interesgarriak izan dira, eta harreman handia duten haien artean; beraz, eskuratu dudan ikaskuntza esanguratsua eta koherentea izan da. Espezialitate bat aukeratu beharko banu, Dramatizazioa berriro aukeratuko nuke, oso ondo pasatu dudalako. Horretaz gain, sortzeko askatasun gehien izan dugun urtea izan da, eta gure iritziak oso kontuan hartu dira. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet irakasleei, ikasketa prozesu osoan gidatu gaituztelako.

“La educación desde el comienzo de la vida podría cambiar verdaderamente el presente y futuro de la sociedad” (María Montessori)

 Nuevo récord! Conoce al árbol más alto del mundo | Muy Interesante

2020(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

Hirugarren entsegua

Gaur 3. entseguaren eguna heldu da eta Ainhoarekin egon gara, baita Eiderrekin ere bai. Entseguan zehar, oraingoan Ainhoarekin, konturatu gara power pointa hobetu behar genuela, ez zegoelako ondo ordenatuta.

Ainhoak aholku asko eman dizkigu hobetzeko, eta, alde batetik, desanimatu egin gaitu, salbatzeko gauza gutxi genituela zirudielako; hala ere, bestetik, begiak ireki dizkigu eta aldatu behar dugun guztia ikusi ahal izan dugu, antzezlanak askoz zentzu handiagoa izan dezan eta, ondorioz, azken emaitza hobea izan dadin.


Hasteko, txalupen instalazioa handiagoa izatea gomendatu digu, bestela, ez zuelako joko handirik ematen. Horiek estaltzeko, oihal beltz eta arina erosi behar dugu, eta horrekin arazorik gabe jolastu ahal izango dugu, pixkanaka urrunduz joateko. Igeri egitean ere itsasontziak hondorantz baztertzen saiatu behar dugu. Era berean, argi beltzen kableatua paperarekin estali behar dugu, ikus ez dadin.

Hori gutxi balitz bezala, irakasleak trantsizioak hobetzeko gakoak eman dizkigu: gelaren hondoa aldatu behar dugu, marraztutako lerroak gure aurpegietan proiektatzen direlako, eta ez delako ondo geratzen antzezlanean. Era horretan, gelaren perspektiba aldatzeko aholkua eman digu, plano zenitala erabiliz, hau da, goitik ikustea dirudiela. Horretarako, burko batzuk eta hormako lerroak marrazteaz arduratuko naiz, Txirula magikoaren antzezlanean egiten den bezala. Trazuek koherenteak izan behar dute gainerako funtsekin, eta akuarela erabili behar da. Oheen artean ez da hainbeste leku egon behar.



Jarraian, olatuak egiteko bi zelofan geruza sortu eta itsatsi behar direla azaldu digu; eta haiek eusten dituzten pertsonek ere distantzia handiagoa gorde behar dutela haien artean. Gainera, uhartera lurreratzean, hondoa ere aldatu behar dugu, gure aurpegiak hobeto ikus daitezen eta dena testuinguruan hobeto koka dadin. Horretarako, hondar koloreko zatirik handiena akuarelaz margotu behar dugu, lur irmoa irudikatuz, kolore horrek aurpegiko espresioak hobeto ikusaraziko baitizkigu.

Gelara itzultzean, berriz ere paperezko stop motion-a erabiltzea bururatu zaigu, zimurtuz baina alderantzikatuz, hau da, tolestuz loa bere amaierara iristen dela sinbolizatzeko. Bestalde, beharrezkoa da bi pertsona oheak berriz jartzeaz arduratzea gelara itzultzen garenean.

Entsegu osoan zehar Ainhoak fokuak nola erabili gomendatu digu, eta ekaitzaren soinua gehitzea ez dela beharrezkoa ere esan digu, paperarekin nahikoa dela birsortzeko. Gure kasuan musika gelako euri hodia erabiltzea ere pentsatu dugu, interesgarria izan daitekeelako bi efektuak uztartzea.

Aktoresoi dagokienez, zenbait aholku eman dizkigu Eiderrekin batera. Adibidez, zentzugabeko hainbeste soinu ez erabiltzeko esan digute; hitz batzuk ere erabil ditzakegu, astuna izan ez dadin. Era berean, lotan hainbeste denbora ez erabiltzeko eskatu digute, baizik eta oihal beltzekin, txalupatxoekin eta itsasontzi handiekin jolasteko eta esperimentatzeko eszena luzatzea.


Aholku horiek guztiak benetan beharrezkoak izan dira; izan ere, saio honetan asko ikasi dugu planteatu ere egiten ez genituen gauzei buruz, eta, gutxi geratzen den arren, hobeto bideratu ahal izan dugu antzezlana.

Ondorio gisa, ikasten ari garen teknika horiek guztiak oso baliagarriak izango dira gure etorkizuneko irakaskuntzarako. Adibidez, asko esperimentatu behar izan dugu azken emaitza batera iristeko, eta prozesua da garrantzitsuena. Era berean, Haur Hezkuntzako haurrekin ere gertatzen da, asko esperimentatu eta jolastu behar baitute beren ikaskuntza sustatuko duten material desberdinekin. Entseguetan zehar, haurrek antzezlanean birsortzeko nola jolasten duten ere aztertu ahal izan dugu, eta hori egin ahal izateak ulertzeko aukera ematen digu benetan hori egiteko aukera eskaini behar zaiela, bizi diren mundua deskubritzeko.

Gutxi geratzen da obrarako, eta nerbio asko ditugu, baina lanean egon garen guztia bukatzeko gogoa ere badugu, eta azkenean oso ondo aterako dela uste dut.

2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

Bigarren Entsegua

Gaur bigarren entseguaren eguna iritsi da eta Eider etorri da guri laguntzera.

Lehengo egunean instalazioa, agertokia eta fokuak nola jarri lantzen aritu ginenez, gaur iritsi bezain pronto obrari ekin diogu hura prestatzeko, entseatzen hasi behar genuelako. Era berean, oraindik kontuan hartu ez genituen fokuak jartzen amaitu dugu, agertokiaren atzean daudenak adibidez, itzalak proiektatzeko.

Gaur, gainera, askoz material gehiago geneukan: powerpoint bat sortu dugu hondoekin eta musikarekin, oheak egin ditugu, ontzi handiak amaitu ditugu, ontzi fluoreszentea egin dugu, etab. Hala ere, oraindik oihal beltz handiak falta zaizkigu, baina lehendabizi Ainhoari galdetu behar diogu zer oihal mota behar dugun, berak eman baitzigun ideia.


Eider eszenaz aldatzeko egin genitzakeen trantsizioekin laguntzen aritu zaigu, eta teknika dramatikoak non sartu ere eman digu.

Berak protagonistei esan digu soinuak askoz gehiago faltsutu eta luzatu behar ditugula. Komeni da, halaber, asmatutako hizkuntza erabili arren, zer esango duten pentsatzea, hobeto irudikatzeko.

Ondoren, aharrausiak egiteko, interesgarria izan daiteke ere 1,2,3, Bradford teknika sartzea. Lo egitean, hobe da kartoian ez bermatzea; izan ere, oheak goitik ikusita daudenez, benetan bezala jokatu behar dugu, eta komenigarria litzateke haur bakoitzak posizio desberdin batean lo egitea. Esnatzean, bestalde, gehiago faltsutu behar dugu, eta ontzi guztiak ikustean beldurtu eta harritu egin behar dugu.


Itsasontziekin esperimentatzean, bost zentzumenak balia ditzakegu zer diren ez dakigula ulertarazteko, eta itsasontzia nola proiektatu ere ondo ikusi behar dugu, ez baitu ondo funtzionatzen. Bestalde, oihalak agertokitik atera behar ditugu, haiekin jolasean, koreografia bat eginez, adibidez.

Era berean, esan digu oso garrantzitsua dela mugimendu guztiak motelago egitea, hobeto ikus daitezen, arraunean ari garenean, adibidez. Bereziki faltsutu egin behar dugu mugimendu hori atzetik irtetean, itzaletan modu ezberdinean ikusten delako. Itsasontziaren barruan, oinak ikustea ere saihestu behar dugu. Erortzen denean, ito egin behar gara, baina hobe da irudia izoztea eta erreskatatuak garenean, Bradford teknika erabiltzea eztula egiteko. Larritasun aurpegia sortzeko, erreferentziatzat Gernikaren koadroa eman digu, Picasorena (1937).
Resultado de imagen de guernica picasso

Esan digunez, piratarekin goazen bitartean, ondo legoke abestiren bat txistukatzea, La Gran Evasionena, adibidez. Zelofan paperarekin egin nahi ditugun olatuek ondo koordinatuta egon behar dute, eta mugimendu garbiak eta altuagoak egin.

Oro har, irakasleak esan digu trantsizioak gehiago landu beharko genituzkeela garbiago gera daitezen, baina gaur "italiar erara egindako inprobisazioa" izan bada ere, ondo dagoela iruditu zaio, baina lan gehiago egin behar dugu.

2020(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

Lehenengo entsegua

Gaur K6 proiektuaren entseguak hasi ditugu, eta bukaerako antzezlana antzeztu aurretik, beste batzuk izango ditugu.

Gaur Juditekin tokatu zaigu, eta gimnasioan egon gara. Eginda genuen atrezzo guztia eraman dugu: itsasontzi handiak, instalaziorako txikiak eta abar.

Lehenik eta behin, agertokia nola erabili begiratzen aritu gara, eta, gure kasuan, erdiko espazioa hondoa proiektatzeko erabiltzea erabaki dugu, hau da, erdian dagoen zatia izara zuria da, eta alboetan oihal beltzak erabili ditugu eszenatik ateratzeko. Aurrean txalupatxoak jarri ditugu gure instalazio artistikoa sortzeko, baina oraindik oihal motaren bat behar dugu horiek estaltzeko, ez baitugu nahi hasieratik ikustea.


Bigarrenik, argiztapenarekin esperimentatzen aritu gara, ikusteko zein komeni zaigun gehien. Denbora dezente eman dugu hori egiten, lehen eguna zelako. Bestalde, gidoia jada garatuta genuen arren, ez genituen pertsonaiak banatu, eszenaratzean gehiegi zentratu ginelako. Beraz, gaur bertan erabaki dugu: Lucia eta biok izango gara haur protagonistak eta Ibone arduratuko da pirata ordezkatzeaz. Naiara, Pablo, Lamy eta Sandra izango dira argiztapenaren, soinu efektuen, trantsizio bisualen eta atrezzoa mugitzearen arduradunak. Lan erraza dirudien arren, benetan uste dut ez dela hain erraza, asko koordinatu behar direlako eta ondo antolatu behar direlako.

Irudikatzen hasi gara, eta Juditi egin diogun guztia laburregia iruditu zaio. Beraz, agian denbora gehiago eskaini beharko diogu eszena bakoitzari, edo eszena berriak sartu 15 minutura iristeko.



Bestalde, amaitzeko nahiko material falta zaigu oraindik: oheak, piraten itsasontzia, arraunak, pertsonaien jantziak, aingura, eta abar. Era berean, Juditek iradoki digu pirataren sarrerarako abesti ezberdin bat sartzea, ez Karibeko Piratena, oso begi-bistakoa baita. Adibidez, berarekin bila ibili gara, eta Pirata alferrak (Pirritx, Porrots eta Marimotots) abestia gomendatu digu.

Irakasleak berde samar ikusi gaitu; beraz, pilak jarri beharko ditugu, lan asko dugulako egiteko.

Azkenik, puntu positibo gisa, itsasoaren hondoa ontzi zuri handiaren gainean proiektatzean, emaitza asko gustatu zaigu. Era berean, ideia berriak ere sortu zaizkigu gidoian sartzeko, hala nola besteen artean nabarmentzen den instalazioan itsasontzi txiki bat sartzea, agian fluoreszentea, argi beltzekin kontraste egin dezan, haurrak jolasean ari diren unean harengatik borrokatu ahal izateko.


2020(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

Basque Misreadings

Gaur Alaitzek eraman gaitu Oihaneder Euskararen Etxeara, Basque Misreadings izeneko erakusketa bat ikustera. Erakusketa horrek, Edu Zelaietak eta Eneko Ugarteak sortutakoa da, Ane Gebara eta Beñat Goitiaren kolaborazioarekin.

Erakusketa honetan, nahi gabe, azken urte hauetan artistei bururatu zaizkien irakurketa okerrak islatu nahi izan dituzte, Berria egunkaria irakurtzen zutenean. Eta proiektu artistiko hau euskara hutsean argitaratzen den egunkari bakarretik sortutako asmo oneko interpretazioetan oinarritzen da.

Zatika egin dute ibilbidea. Lehenengoan, aretoaren beste puntu baterainoko bidea egiten zuten esaldi eta egunkari asko azpimarratuta zituen mahai bat zegoen, erakusketa sortzeko eraman zuten prozesua erakusteko.


Oso interesgarria zen, eta eskerrak eman nahi nizkioke Eduri, guregana hurbildu delako, gaztelaniazkoak garenoi zehazki, ez genuelako ondo ulertzen eta pertsonalki azaldu digulako. Oso keinu polita izan da, eta hobeto ulertu ahal izan dugu zertan zetzan. Adibidez, margolan mota asko zeuden hormetan zintzilik, gaizki ulertutako esaldietan oinarrituta eginak. Esaldiak, lehenik eta behin, hitzez hitz idatzita zeuden, eta, bigarrenik, ulertu zutena jarri zuten.




Izugarri gustatu zait Eneko artearekin nola lan egin duen, teknika ezberdinak erabiliz, eta atentzioa gehien deitu didana Berriako kazetarien marrazkiekin egindako liburuak izan dira, horiei arropak alda ziezazkiekeen. Uste dut oso modu originala izan dela bere mezuak komunikatzeko, eta lanean ari den horietako beste bat ere erakutsi digu, prozesua erakusteko.






Azkenik, atentzioa eman dit proposatu diguten azken jarduerak: koadroetan zenbat urpekari ikusten genituen kontatzea. Oso dibertigarria izan da horiek deskubritzen joatea, batzuk oso ondo "ezkutatuta" zeudelako.



Zalantzarik gabe, oso bisita interesgarria izan da, burua aukera berrietara irekitzea aurreikusten diguna, eta sormen prozesuak ahalegina dakarrela gogorarazten diguna, baina merezi du. Era berean, obra honek egunero egiten ditudan interpretazio txarren inguruan gogoeta eginarazi dit, baina akats horiek guztiek gehiago ikasten laguntzen didate.

“Si no estás dispuesto a equivocarte, nunca llegarás a nada original.” (Ken Robinson)


2020(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

Portafolioaren garrantzia

Lehengo eguna praktiketan dugun esperientzia konpartitu eta gero, Alaitzek astia utzi digu SITESean eta K6an lan egiteko.

Gainera, WIX ikusten aritu da, eta hobetzeko aholku berri asko eman dizkio taldeari.

Gure kasuan, lan modularrarekin ere laguntzen aritu zaigu, izan behar zuen formatuari buruzko hainbat galdera egin dizkiogulako. Adibidez, zer sartu eranskinetan edo nola aldatu zuzenketan adierazi zizkiguten akats batzuk. Laguntza handikoa izan da, baina oraindik lan gehiago egin behar dugu proiektua aurrera ateratzeko; gainera laster hasiko gara entseguekin eta urduri gaude, baina dagoeneko atrezzoa sortzen hasi gara eta dena askoz argiago ikusten da.

Bestalde, aurreratu digu ostegunean, 20an, sorpresa bat izango dugula eta, beraz, ez dugula egun hori izango lan egiteko.

Aste hauetan ere portafolioa lantzen aritu gara. 

Klasean, portafolioak zertarako balio duen eta nola sentitzen garen hitz egin dugu. Batetik, uste dugu garrantzitsua dela ikasgai desberdinetan egunero egiten denaren informazio guztia biltzea, horren inguruan hausnartzeko eta ideiak komunean jarri ahal izateko. Bestetik, ordea, itzuli garenetik nahiko estresatuta gaude, egunetik egunera lan berri bat ematen digutelako eta badirudi ez direla inoiz amaituko.

Orduan, ikasgelan, egiten genuen guztiaz gain, eta gure ideiak partekatzen genituen bitartean, Alaitzek arbelean apuntatzen zituen, mapa kontzeptual bat sortuz:


Uste dut pertsonalki ziurgabetasun handia sentitzen dut,  beldurra daukadalako eskatzen digutenara ez iristeaz. Dena den, konfiantza daukat azkenean dena ondo aterako dela, pertsona arduratsua naizelako, eta talde on batekin kontatzen dut, konfidantza handia daukadalako haiengan. Zailtasun asko ditugu, baina gutxienez ezagutzen ditugu, eta landu ditzakegu, denon artean ikasturtea aurrera ateratzea lortzeko. Uste dut elkarri gehien lagundu behar izan dugun urtea dela, eta, batzuetan zaila egin daitekeen arren, giro ona sortzea lortu dugu, eroso sentitzeko eta behar dugun guztia komunikatzeko beldurrik ez izateko: emozioak, ideiak eta abar.

Sormen prozesua uste baino gogorragoa da, eta ikusten ez den lan handia dakar; erreferenteak bilatzea, esaterako. Era berean, esan daiteke emaitza bat lortzen denean oso pozgarria dela, eta uste dut egiten ari garen guztiak zentzu bat duela eta asko ikasten ari garela, ia konturatu gabe.
Nire ustez, batzuetan gehiegi zentratzen gara azken emaitzan, eta ez dugu kontuan hartzen prozesua, hau da, bizitzen eta ikasten ari garen guztia, gure etorkizunerako eta guretzat pertsona gisa baliagarriak izango diren esperientziak direla.

Resultado de imagen de frase proceso aprender

Azkenik, Alaitzek Hernan Casciariren bideo bat jarri zigun:


Idazle argentinar honek dio ipuin klasikoek komunean dutela trama distantziari, desnibelamenduei eta komunikazio faltari esker garatzen direla, hau da, sakelako telefonorik gabe ezinezkoa zatekeen horiek sortzea. Gaur egun, dirudienez, jada ez gara ziurgabetasunez bizi, baina era berean ezin dugu "bizitza hemen eta oraingo" bezalako abenturarik. Aldiz, egileak dioen bezala:

"Nos estamos convirtiendo en héroes perezosos"

Uste dut bere hitzak oso egokiak direla, oso azkar gertatzen ari den bilakaera teknologikoa bizitzen ari garelako, eta, nahiz eta teknologiak oso garrantzitsuak diren bizitza errazteko eta aurrera egiten jarraitzeko, uste dut beharrezkoa dela bizitzaren alderdi asko balioestea, lehen egiten genuen bezala.

Horregatik, haur-hezkuntzan hasi behar dugu haurrei IKTak behar bezala erabiltzen irakasten, aldi berean pentsamendu kritiko eta sortzailea garatu ahal izan dezaten, gizabanako pasiboak izan gabe.

2020(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

Praktiketan

Praktikak itzuli osteko lehen aste hau oso gogorra izan da, oso gustura nengoelako eta pena handia eman didalako eskolatik alde egin behar izateak. Hala ere, unibertsitateko  lagunak ikusteko ere ilusio handia nuen; beraz, berehala ohitu naiz berriz ere errutinara.

Alaitzen lehengo klasean, informatika gelan korroan eseri gara, eta banan-banan aritu gara praktiketan izan dugun esperientzia partekatzen.

Nire kasuan, ni Gasteizko Santa Maria Marianistas eskolan egon naiz Luciarekin. Hain zuzen ere, 0-2ko eraikin berrian egin ditugu gure praktikak. Ikastetxe hori aukeratu genuen Reggio Emilia eta Pikler metodoologiari jarraitzen duelako, aurreko ikasturteetan ikasi genituenak, eta, horregatik, arreta handia jartzen zigun. Guri 2 urteko geletan egotea tokatu zitzaigun, 5 gela zeuden eta bakoitzean 18 haur zeuden. Hala ere, ez genuen gela finkorik, elkarrekin lan egiten zutelako eta txandaka joaten ginelako gelaz gela egunero; beraz, 90 haurrekin egon ginen guztira.

Alaitzek eskola ezagutzen zuela esan zuen, 1 urteetako irakasle batek, Ibai (bera ere unibertsitateko ikasle bada) bere klasean aurkezpen bat egin zuelako, eta oso ondo zegoen arren, hobetzeko gauza asko zeudela esan zuen. Bizi izan dudanaren ondoren erabat ados nago berarekin, baina egia esateko, oso esperientzia ona izan dut ikastetxean eta orokorrean asko gustatu zait nola lan egiten den.

Adibidez, haurra oso kontuan hartzen dute pertsona trebe gisa, eta bere jolas librea errespetatzen dute; horregatik, oso gutxi dira planifikatzen diren zuzendutako jarduerak. Hala ere, egia da, askotan jolasteko estimulatu egin behar direla, denek ez dutelako beren kabuz egiten. 
Materialei dagokienez, estetikoki ordenatu behar dira, arreta deitzeko; izan ere, Ainhoak esan zigun bezala, haurrei ordenarekin jolastea gustatzen zaie, eta, jada desordenatuta dagoenean, interesa galtzen dute. Era berean, ikasgela bakoitzean material desberdinak zeuden: eraikuntzakoak, egituratu gabeak, jolas sinbolikokoak, etab. Horiek guztiek pedagogiaren printzipioak errespetatzen dituzte eta, gainera, iristean arreta gehien piztu ziguna areto multisentsoriala izan zen. Reggio Emilian bezala proposamen artistikoak egitera ere ohituta daude, nahiz eta egia den atelieristaren figura falta izango zela haiek gidatzeko eta proposamenak antolatzeko, irakasleek ez baitzuten denbora asko eta haur asko zeukaten. Hala ere, talde txikietan egindako lana errespetatzen zen, eta proposamenak beti gelako erdiarekin egiten saiatzen ziren.

Nahiz eta ikastetxe berria izan, eta oraindik ere Reggio Emiliarekin bat datozen materialak erosten ari diren, baten bat faltan bota nuen, argi mahaia kasu, filosofia horretan lan handia egiten baita sormena pizteko.

Azkenik, Piklerri dagokionez, gehien interesatzen zitzaiona haurra errespetuz zaintzea zen. Adibidez, siestetan, haurrak banan-banan lo egiten genuen, laztanak emanez edo beste era batean, eskatzen zutenaren arabera. Jangelan ere saiatzen ginen behar zutenean jaten laguntzen, baina beren kabuz egiten irakasten, nahiz eta batzuetan zaila zen, irakasle gutxi eta haur asko zeudelako. Egiten ez den beste gauza bat da haurrari zer gertatuko den aurreratzea, adibidez, pardelak aldatzean pauso bakoitza kontatuz, eta uste dut garrantzitsua dela haur-helduen arteko konfiantzazko harreman bat eraikitzen laguntzeko.

Amaitzeko, nabarmentzekoa da esperientzia oso ona izan zela eta oso ondo hartu genuela. Gainera, espazioa oso polita da eta asko gomendatzen dizuet bisita dezazuen, nahiz eta jarraian irudi batzuk eta eskolan zehar tour birtual bat egiteko link bat uzten dizkizuedan.

Tour birtuala eskolatik: https://tourmkr.com/t5pwydG0jn/11328829p,210462m,499.63h,90.52t







Klasean, gainerako ikaskideek oso ideia interesgarriak esan zituzten, eta haiekin partekatzen ditut, besteak beste, honako hauek:
  • Eskolan libre zirkulazioak motibazioa baimentzen zuen.
  • Geure burua benetan irakasle bezala ikusi.
  • Haurrekin konektatzea ezinbestekoa da.
  • Irakasleekin harremana ere ona izan behar da.
  • Gauzak egiten uzten ziguten. Askatasuna izan genuen.
  • Batzuetan, praktiketan zeudenak ez zuten hainbeste autoritaterik eta umees ez zuten benetako irakasle bezala ikusi.
  • Eskola batek, Teatro Paraisora bisita bat egin zuen.
  • Jolas sinbolikoan, supermerkatu bat da eszenatoki onena genero rolak galtzeko.
  • Hitz egiten eta entzuten ikasi genuen.
  • Proposamen berriak sortzeko, materialekin esperimentatzea eta erreferenteak kontuan izatea beharrezkoa zen.
  • Kontuan izan behar genuen, instalazio bat sortzeko orduan, zer ezaugarriak izan, zer elementuak zaindu,nola ebaluatu, eta nola aurkeztu behar zen umeek beldurra ez izateko, eta esperimentatzeko prest egoteko (momentu magiko hori).
  • Haurren eboluzioa ikusi oso polita da.
  • Umeen arteko adin desberdintasunak asko nabaritzen ziren eta askok frustratzen ziren besteek egin zutenak ere egin nahi zutelako.
  • Oso garrantzitsua da autoebaluatzea eta horretarako, prozesua dokumentazioa erabilgarria da, adibidez, eguneroko baten bidez.

“Los niños tienen 100 maneras de expresarse, pero les robamos 99” (Loris Malaguzzi)



2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Alaitzen tesi doktoralaren aurkezpenak

Aste honetan, hasteko, Alaitzek SITESean lan egiteko denbora eman digu, eta taldean lan egin dugu. Noobstante, ez digu denbora askorik eman aurrera egiten, justu larrialdi simulakroa egon delako eta lehenago atera behar izan dugulako.

Bestalde, aste hauetan gure Power Point aurkeztu behar izan dugu Alaitzen tesiari buruz, eta taldeka atera gara, genituen gaiaren arabera, eta bikoteka aurkeztu dugu. Oso luzea egiten zenez, azpimarragarriagoak iruditu zaizkigun esaldiak irakurri eta komentatu ditugu.

Aurkezpen bakoitzaren ondoren, talde handian komentatzen aritu gara iruditzen zitzaiguna, eta deigarria egin zait Alaitzek aipatu duen gizarte likidoaren kontzeptua. Baumanen teoria honek, ikaskuntzaren ikuspegitik, dena iragankorragoa eta arbuiagarriagoa dela dio, konpromiso falta handia dagoelarik. Uste dut asko ematen duela pentsatzeko nola bizi garen eta zer nahi dugun, daukagun guztia gehiago baloratu beharko genuke, eta hain xaflakorrak izateari utzi, nortasun sendoagoa eraikiz.
Bestalde, gure kasuan, harritu egin gaitu zein garrantzitsua den jolas sinbolikoa haurren dramatizazioan eta, horixe da gure K6a oinarritzen ari garen ideia.

"El juego es la forma más elevada de investigación" (Albert Einstein)

Power-point honetan, Lamy nik arreta gehien piztu diguten esaldiak jaso ditugu, eta horietan oinarritu gaitezke gogoeta egiteko:




K6ari dagokionez, irakasleari paperarekin lan egiteari buruz buruan dugun ideia komentatu diogu, eta hark esan digu iaz antzeko zerbait egin zutela eta bideoa erakutsi digu. Nahiz eta horrek desanimatu gaituen originalak izan nahi genuelako, esan digu ez zela ezer gertatzen, baina argi eduki behar ditugu gure erreferenteak, eta oraindik asko ikertu behar dugu.

Aste hauek amaitzeko, Goretti etorri da bere doktore-tesirako Gralari buruzko inkesta bat egitera. Gainera, esan du ikasturtean zehar berriro pasatuko lukeela, emaitzak alderatzen entzun zezan.

2019(e)ko urriaren 10(a), osteguna

KUNARTE: bigarren eguna

Jardunaldia hauen bigarren egunean goiko solairura igo gara eta korro batean aurreko egunean egin genituen ekintzei buruz hitz egin dugu. Horrez gain, Rosik geroago ikusi dugun antzezlan bati hitz egin digu. Kanpoka proeiktu dramatiko bat da eta bi dantzariek Balenciaga museoaren laguntzarekin, haurrentzako ehunei buruzko antzezlan prestatu dute.





Hori dela eta, orri bat eman digu eta han margotu behar izan dugu gure haurtzaroko jantzi bat eta gero klasearekin partekatu dugu egin duguna. Gero, orri berean, modarekin lotutako hitzak idatzi ditugu eta bakoitzak haiekin istorio bat asmatu du eta nahi duenak denon aurrean kontatu du. Ekintza hori brainstorming bat bezala iruditu zait, hau da, lehenik eta behin ideia edo hitz nausiak atera behar izan ditugu eta haiek erlazionatu ditugu istoria sortzeko. Uste dut, baliogarria izan daitekeela gure proiektuaren gidoia idazteko orduan: hasi baino lehen, jakin behar dugu zein den ideia nagusia, zer landu nahi dugun eta gero poliki-poliki istorioa eraikiko dugu.  



Gaurko saioaren bigarren partean, antzokira joan gara eta aurrrtik aipatu dudan antzezlana ikusi dugu. Eszenatokia oso ondo prestatuta dagoela iruditu zait: erabil duten oihala izugarri polita iruditu zait eta eman digu inspirazioa gure proeiktuari begira. Gainera, asko gustatu zaigu umeek bazela jolastea eta gauzak esploratzea eta materialarekin esperimentatzea. Nahiz eta istorioa oso sinple den, orokorrean asko gustatu zait haien antzezlana eta bereziki, publikoa jolastera gonbidatu dutenean. Bukatu dutenean, galdera batzuk egin dizkiegu eta azaldu digute haien prozesua antzezlana prestatzeko. Esan digute ez dugula elementu gehiegi jarri behar, bakarrik jokoa ematen dutenek. Esperimentatzeko aukera eman behar dute eta umeen emozioak piztu behar dira. Hala ere, kontuz izan behar dugu gehiegizko emozioarekin, batzuetan intentsitate horrek ez dielako antzezlanaz disfrutatzea baimentzen. Horrez gain, testuinguruaren arabera, batzuetan aldaketa batzuk egitea beharrezkoa da, hau da, denbora murriztea edo gehitzea, umeekin lasaitzeko teknikak erabiltzea, etab. 



Antzezlan hori ikusteak iradokitu dit gure proeiktuari begira ez ezik, nire etorkizunerako ere. Gainera, lasaitzeko teknika horiek edo sartzeko errituala erabili daitezke gela arrunta batean giro ona errazteko. Irakasle bezala, gure jarrera kontrolatzea oso garrantzitsua dela uste dut, umeei dena transmititzen diegulako
 

 

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...