Gaur Adierazpena eta Komunikazio Trebetasunaren lehenengo klasea izan dugu eta, askok oraindik elkar ezagutzen ez genuenez, jarduera batzuk egin ditugu. Nire kasuan ez nintzen ezta irakaslea ia ezagutzen, iaz Erasmus egin nuelako, baina nire klaseko lagunek esan didate oso jatorra zela.
Lehenik eta behin, geure burua aurkeztu behar izan dugu gure artean; beraz, Eiderrek esan digu klasetik ibiltzeko eta eskuak emateko gure izena esanez.Hala ere, ezin izan dugu eskua entzun lehenik beste bat hartu gabe. Guri dagokigunez, gaztelaniazko taldekoa garenez, ez genuen ia inor ezagutu eta gehiago kostatu zaigu hainbeste izenak ikastea.
Izenekin jarraitzeko, beste aktibitate bat egin dugu: korro batean jarri gara eta barruan pertsona bat zegoen. Horrek beste pertsona baten izena 3 aldiz esan behar zuen eta besteak, barrukoa baino lehenago bere izena esan behar zuen; bestela, barrura joan behar zen.
2 jarduera horiek oso funtzeskoak iruditu zaizkit besteek ezagutzeko edo, gutxienez, besteen izenak. Haur Hezkuntzan ere, bereziki 2. zikloan, oso jolas interesgarriak izan daitezke lehenengo egunetan egiteko.

Geroago, mimikara pasatu gara eta atera gara Eiderrek esan digun pelikula bat antzezteko. Horretarako irudi izoztu bat sortu behar izan dugu pertsonaiak edo objektuak irudikatzeko, eta gainerakoek asmatu behar izan dute.
Oso dibertigarria irudi zait, baina egia esateko, ia pertsona guztiak ez nituelako ezagutzen, lotsa eman dit. Hala ere, besteek ezagutzen hasteko baliogarria izan dela pentsatzen dut. Gainera, gauzak egitera animatzen digute besteen aurrean eta hori ezinbestekoa da dramatizazioan. Espero dut kurtso honetan pixka bat lotsa kentzea eta antzeztera ausartzea!
