Konfidantza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Konfidantza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

Dramatizazioan sartzen


Gaur hasi gara klasean dramatizazioa azaltzen saiatzen. Ideia batzuk atera dira: adieraztea, transmititzea, irudikatzea, etab.  Bestetik, oso interesgarria den galdera bat izan da: gainjokatzea komenigarria da dramatizazioan? Oso gaizki ikusita dago mundo horretan orokorrean; hala eta guztiz ere, ezinbestekoa a egitea Haur Hezkuntzan, handizkatzeak umeen atentzioa lortzen duelako ahotsa, keinua eta mugimenduen bidez, adibidez. Haren funtzioa ere ikusi dugu: dramatizazioak balio du zeure burua eta besteena ezagutzeko (kontzientzia izateko), askatzeko, komunikazio estrategiak ikasteko, …
 Resultado de imagen de dramatizacion
Klasearen parte teorikoarekin bukatzeko, taldeka zer ipuin mitologikoa kontatuko dugun aukeratzen egon gara. Gure kasuan, Lamia maiteminduta aukeratu dugu eta gidoia irakurtzen eta pertsonaiak analizatzen egon gara. Pertsonai gutxi agertzen direnez eta 8 pertsona garenez, gehiago asmatu behar ditugu eta gidoia moldatu behar dugu gure proposamena aurrera emateko.

Astelehenean klaserik eduki ez genuenez, saio praktikoa gimnasioan izan dugu eta hainbat dinamika egin ditugu:

Lehenik, denok korro handi bat egin dugu eta hasi gara energia pasatzen, hau da, gorputzaren mugimendu batez, batak besteari “energia” pasatu dugu “ja” hitza ohiukatzen. Pixkanaka irakasleak elementu berri batzuk sartzen hasi da, adibidez “bong” esaten genuena energia aurkako zentzura pasatu behar zen; urrun zegoen beste pertsona seinalatuz eta “superheroia” gehi bere izena esanez, energia pasa zekiokeen; azkenik, norbaitek “iraultza” esaten zuenean denok nahasi behar ginen eta korro berri bat sortu. 

Bigarrenik, talde handian jarri gara eserita circulo bat eginez eta irakasleak botila bat jarri du erdian. Gero azaldu digu jolasaren izena “Hau ez da botila bat” eta Magritten “hau ez da pipa bat” obran inspiratuta zegoen. Jolasa honetan, bakoitzak atera da botila hartzera eta beste objektu balitz bezala irudikatzen hasi gara. Oso proposamen kreatiboak atera dira eta irudimena garatzeko oso interesgarria iruditzen zait umeekin lantzeko.

Cómo Ayudo a una Persona Ciega? | Corporación para CiegosHirugarrenik, binaka jarri gara eta batek begiak itxi behar izan ditu, beste batek gidatu duen bitartean soinu karakteristiko baten bidez. Gero rolak aldatu dita eta bukatzean, sortutako emozioak adierazi dugu talde handian. Batzuk oso ondo pasatu dugu eta beste batzuk deseroso sentitu dira. Oro har, gehienok nahiago izan dugu gidatzea gidatua izatea baino. Gainera, oso zaila izan da batzuetan begiak itxita mantentzea eta umeentzat ezinezkoa izango litzatekeela pentsatu dugu.

Laugarrenik, berriro talde handian banaka atera dira pertsonak elkar makina bat egiteko eta bakoitzak mugimendu eta soinu zehatz bat eginez. Horrez gain, Eiderrek esan digu makina motelagoa edo azkarragoa egin dezagun.

Bostgarrenik, aurreko aktibitatearekin jarraitzeko, 4 talde egin ditugu eta talde bakoitzean eiderrek gai zehatz bat eman digu makina baten bitartez irudikatzeko. Gure kasuan beldurraren makina egin dugu. Denon aurrean egin dugu makina eta irakasleak abiadura aldatzen egon da. Bukatzean, besteek asmatu behar izan dute nolako makina zen. Beste taldeek Haur hezkuntzako makina, maitasunakoa eta zoramenakoa irudikatu dute. Hala ere, talde bat nahiko atzean eta publioakerngandik urrun jarri dira eta Eiderrek esan digu hori lotsa gertazen dela esta hori ez egiten saiatzeko.


Bukatzeko, 4 talde berri egin ditugu eta ipuin tradizional bat aukeratu behar izan dugu 6 irudiak egiteko “stop-motion” bezala eta izoztuta geratu. Irudiak aldatzean besteek begiak itxi behar zueten guk esan dugun arte.  Guk 3 txerrikume egin dugu eta besteek, Edurnezuria, 7 kabritoak eta Hansel eta Gretel.

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...