2020(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa dela eta bizitzen ari garen egoera gogorra delako.

Benetan pena handia ematen digu lan asko egin genuelako eta denbora eta gogo asko inbertitu genuelako bertan, baina ez dut uste alferrik egindako lana izan denik. Izan ere, uste dut proiektu honekin ikasi dugun guztia gure etorkizunean aplikatu ahal izango dugula irakasle gisa, jolas dramatikoa ikasteko erabiltzeko orduan.

Pena handia eman dit hori egin ezin izanak eta horrela amaitu izanak, agur esaterik izan gabe, baina lehen hainbat sarreratan esan dudan bezala, garrantzitsuena prozesua da, ez azken emaitza, akatsetatik ikas dezakegulako.

Era berean, pozik nago minor hau aukeratu dudalako, horri esker, adierazteko eta komunikatzeko modu berriak ikasi ditudalako, artistikoagoak direnak, eta lotsa dezente ere galdu dudala uste dudalako. Zalantzarik gabe, lanean aritu garen guztiak erabilgarritasun handia du Haur Hezkuntzako geletan, eta uste dut askotan ez zaiola behar besteko garrantzirik ematen eskolan sormena garatzeari.


"Para hacer buena educación debemos cerrar los libros de psicología, pedagogía y didáctica." 
(Loris Malaguzzi)


Gainera, oso dinamikoa izan da, eta oso ondo pasatu dut nire taldearekin eta ezagutu ahal izan ditudan taldekide berriekin. Bestalde, uste dut euskaraz ikasteak lagundu dit hizkuntzan hobetzen, baina oraindik lan askoz gehiago egin behar dut.

Irakasgai guztiak oso interesgarriak izan dira, eta harreman handia duten haien artean; beraz, eskuratu dudan ikaskuntza esanguratsua eta koherentea izan da. Espezialitate bat aukeratu beharko banu, Dramatizazioa berriro aukeratuko nuke, oso ondo pasatu dudalako. Horretaz gain, sortzeko askatasun gehien izan dugun urtea izan da, eta gure iritziak oso kontuan hartu dira. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet irakasleei, ikasketa prozesu osoan gidatu gaituztelako.

“La educación desde el comienzo de la vida podría cambiar verdaderamente el presente y futuro de la sociedad” (María Montessori)

 Nuevo récord! Conoce al árbol más alto del mundo | Muy Interesante

2020(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

Hirugarren entsegua

Gaur 3. entseguaren eguna heldu da eta Ainhoarekin egon gara, baita Eiderrekin ere bai. Entseguan zehar, oraingoan Ainhoarekin, konturatu gara power pointa hobetu behar genuela, ez zegoelako ondo ordenatuta.

Ainhoak aholku asko eman dizkigu hobetzeko, eta, alde batetik, desanimatu egin gaitu, salbatzeko gauza gutxi genituela zirudielako; hala ere, bestetik, begiak ireki dizkigu eta aldatu behar dugun guztia ikusi ahal izan dugu, antzezlanak askoz zentzu handiagoa izan dezan eta, ondorioz, azken emaitza hobea izan dadin.


Hasteko, txalupen instalazioa handiagoa izatea gomendatu digu, bestela, ez zuelako joko handirik ematen. Horiek estaltzeko, oihal beltz eta arina erosi behar dugu, eta horrekin arazorik gabe jolastu ahal izango dugu, pixkanaka urrunduz joateko. Igeri egitean ere itsasontziak hondorantz baztertzen saiatu behar dugu. Era berean, argi beltzen kableatua paperarekin estali behar dugu, ikus ez dadin.

Hori gutxi balitz bezala, irakasleak trantsizioak hobetzeko gakoak eman dizkigu: gelaren hondoa aldatu behar dugu, marraztutako lerroak gure aurpegietan proiektatzen direlako, eta ez delako ondo geratzen antzezlanean. Era horretan, gelaren perspektiba aldatzeko aholkua eman digu, plano zenitala erabiliz, hau da, goitik ikustea dirudiela. Horretarako, burko batzuk eta hormako lerroak marrazteaz arduratuko naiz, Txirula magikoaren antzezlanean egiten den bezala. Trazuek koherenteak izan behar dute gainerako funtsekin, eta akuarela erabili behar da. Oheen artean ez da hainbeste leku egon behar.



Jarraian, olatuak egiteko bi zelofan geruza sortu eta itsatsi behar direla azaldu digu; eta haiek eusten dituzten pertsonek ere distantzia handiagoa gorde behar dutela haien artean. Gainera, uhartera lurreratzean, hondoa ere aldatu behar dugu, gure aurpegiak hobeto ikus daitezen eta dena testuinguruan hobeto koka dadin. Horretarako, hondar koloreko zatirik handiena akuarelaz margotu behar dugu, lur irmoa irudikatuz, kolore horrek aurpegiko espresioak hobeto ikusaraziko baitizkigu.

Gelara itzultzean, berriz ere paperezko stop motion-a erabiltzea bururatu zaigu, zimurtuz baina alderantzikatuz, hau da, tolestuz loa bere amaierara iristen dela sinbolizatzeko. Bestalde, beharrezkoa da bi pertsona oheak berriz jartzeaz arduratzea gelara itzultzen garenean.

Entsegu osoan zehar Ainhoak fokuak nola erabili gomendatu digu, eta ekaitzaren soinua gehitzea ez dela beharrezkoa ere esan digu, paperarekin nahikoa dela birsortzeko. Gure kasuan musika gelako euri hodia erabiltzea ere pentsatu dugu, interesgarria izan daitekeelako bi efektuak uztartzea.

Aktoresoi dagokienez, zenbait aholku eman dizkigu Eiderrekin batera. Adibidez, zentzugabeko hainbeste soinu ez erabiltzeko esan digute; hitz batzuk ere erabil ditzakegu, astuna izan ez dadin. Era berean, lotan hainbeste denbora ez erabiltzeko eskatu digute, baizik eta oihal beltzekin, txalupatxoekin eta itsasontzi handiekin jolasteko eta esperimentatzeko eszena luzatzea.


Aholku horiek guztiak benetan beharrezkoak izan dira; izan ere, saio honetan asko ikasi dugu planteatu ere egiten ez genituen gauzei buruz, eta, gutxi geratzen den arren, hobeto bideratu ahal izan dugu antzezlana.

Ondorio gisa, ikasten ari garen teknika horiek guztiak oso baliagarriak izango dira gure etorkizuneko irakaskuntzarako. Adibidez, asko esperimentatu behar izan dugu azken emaitza batera iristeko, eta prozesua da garrantzitsuena. Era berean, Haur Hezkuntzako haurrekin ere gertatzen da, asko esperimentatu eta jolastu behar baitute beren ikaskuntza sustatuko duten material desberdinekin. Entseguetan zehar, haurrek antzezlanean birsortzeko nola jolasten duten ere aztertu ahal izan dugu, eta hori egin ahal izateak ulertzeko aukera ematen digu benetan hori egiteko aukera eskaini behar zaiela, bizi diren mundua deskubritzeko.

Gutxi geratzen da obrarako, eta nerbio asko ditugu, baina lanean egon garen guztia bukatzeko gogoa ere badugu, eta azkenean oso ondo aterako dela uste dut.

2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

Bigarren Entsegua

Gaur bigarren entseguaren eguna iritsi da eta Eider etorri da guri laguntzera.

Lehengo egunean instalazioa, agertokia eta fokuak nola jarri lantzen aritu ginenez, gaur iritsi bezain pronto obrari ekin diogu hura prestatzeko, entseatzen hasi behar genuelako. Era berean, oraindik kontuan hartu ez genituen fokuak jartzen amaitu dugu, agertokiaren atzean daudenak adibidez, itzalak proiektatzeko.

Gaur, gainera, askoz material gehiago geneukan: powerpoint bat sortu dugu hondoekin eta musikarekin, oheak egin ditugu, ontzi handiak amaitu ditugu, ontzi fluoreszentea egin dugu, etab. Hala ere, oraindik oihal beltz handiak falta zaizkigu, baina lehendabizi Ainhoari galdetu behar diogu zer oihal mota behar dugun, berak eman baitzigun ideia.


Eider eszenaz aldatzeko egin genitzakeen trantsizioekin laguntzen aritu zaigu, eta teknika dramatikoak non sartu ere eman digu.

Berak protagonistei esan digu soinuak askoz gehiago faltsutu eta luzatu behar ditugula. Komeni da, halaber, asmatutako hizkuntza erabili arren, zer esango duten pentsatzea, hobeto irudikatzeko.

Ondoren, aharrausiak egiteko, interesgarria izan daiteke ere 1,2,3, Bradford teknika sartzea. Lo egitean, hobe da kartoian ez bermatzea; izan ere, oheak goitik ikusita daudenez, benetan bezala jokatu behar dugu, eta komenigarria litzateke haur bakoitzak posizio desberdin batean lo egitea. Esnatzean, bestalde, gehiago faltsutu behar dugu, eta ontzi guztiak ikustean beldurtu eta harritu egin behar dugu.


Itsasontziekin esperimentatzean, bost zentzumenak balia ditzakegu zer diren ez dakigula ulertarazteko, eta itsasontzia nola proiektatu ere ondo ikusi behar dugu, ez baitu ondo funtzionatzen. Bestalde, oihalak agertokitik atera behar ditugu, haiekin jolasean, koreografia bat eginez, adibidez.

Era berean, esan digu oso garrantzitsua dela mugimendu guztiak motelago egitea, hobeto ikus daitezen, arraunean ari garenean, adibidez. Bereziki faltsutu egin behar dugu mugimendu hori atzetik irtetean, itzaletan modu ezberdinean ikusten delako. Itsasontziaren barruan, oinak ikustea ere saihestu behar dugu. Erortzen denean, ito egin behar gara, baina hobe da irudia izoztea eta erreskatatuak garenean, Bradford teknika erabiltzea eztula egiteko. Larritasun aurpegia sortzeko, erreferentziatzat Gernikaren koadroa eman digu, Picasorena (1937).
Resultado de imagen de guernica picasso

Esan digunez, piratarekin goazen bitartean, ondo legoke abestiren bat txistukatzea, La Gran Evasionena, adibidez. Zelofan paperarekin egin nahi ditugun olatuek ondo koordinatuta egon behar dute, eta mugimendu garbiak eta altuagoak egin.

Oro har, irakasleak esan digu trantsizioak gehiago landu beharko genituzkeela garbiago gera daitezen, baina gaur "italiar erara egindako inprobisazioa" izan bada ere, ondo dagoela iruditu zaio, baina lan gehiago egin behar dugu.

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...