Mugimendua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Mugimendua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

Gorputzarekin jolastu


Gaur lehenik eta behin egin duguna animalien jolasa izan da, hau da, lerro batean jarri gara eta irakasleak bakoitzari animalia bat esan digu. Gero, imitatu behar izan dugu gelaren zehar gure bikotea (animalia bera duen horrek) aurkitzen saiatzeko.

Gerora, bat, kasu honetan Jon, domadorearen rola hartu du eta gainerakook egin behar izan dugu hark agindu duena, adibidez, pailasoa, elefantea, argazki-kamara, …

Jarraian, musikarekin batera, espazioren zehar ibili gara zirkuaren pertsonaiak imitatuz. Hala eta guztiz ere, musika gelditzean, izoztua geratu behar izan gara. Horrez gain, ibiltzearen modua intentsitatea jaitsi edo igo egin behar izan dugu irakaslearen arabera.
Aurreko aktibitate horiei esker, pentsatzen dut umeek pertsonai desberdinak lantzen ikasi ahal dutela eta gainera, ezaugarriak pertsonaiei lotzeko gai izan ahal dira.

Gainera, klase honetan oso aktibitate dibertigarri bat egin dugu guztion artean oreka lantzeko. Denok bankuan altxatu gara eta posizioak aldatzen joan gara adinaren, altuaren, esku tamainaren edo zapata zenbakiaren arabera. Oso ondo pasatu dut batzuetan zaila izanda ere. Alabaina, irakaslea izango banintz, erabiliko nuke oreka lantzeko eta umeek sailkapenak egiten irakasteko, oso eredu argia delako.
Beranduago, ohiko taldeka jarri gara eta gorputzarekin 1tik 9ra zenbakien 2 edo 3 dimentsioko figurak egin behar izan ditugu elkarrekin eta, bukatzean, klase guztien artean aurkeztu ditugu. Gero, talde berean letrak egin ditugu gorputzarekin 3 hitz adierazteko eta tartean loturak egiteko koreografia bat pentsatu dugu. Ondoren, aurkeztean, gainerakoek asmatu egin behar izan dute zer hitz egin dugun. Aktibitate horretarako gure sormena erabili izan behar dugu modu desberdinetan zenbakiak adierazteko eta nahiko zaila iruditu zaidanez, sinplifikatuko nuke eta zenbaki gutxiago egitea eskatuko nieke adibidez.


Orobat, talde handian jarri gara korro bat eginez eta banan-banan erdira joan gara mugimendu bat egitera perkusioarekin, eta besteek kopiatu egin behar izan dituzte. Lotsa kentzeko baliogarria da eta, nahiz eta tokatu aurretik zer egin jakin ez, inprobisazioa egin dut eta oso ondo pasatu dut.
Ekintza hori bukatzean, binaka jarri gara eta hasi gara dantzatzen musika desberdinekin. Geroago jarri gara hirunaka eta, azkenik, talde osoa batera dantzatu dugu.

Bukatzeko, erlaxazio bat egin dugu eta horretarako bakoitzak koltxoneta bat hartu dugu eta lurrean jarri dugu etzanda jartzeko. Irakasleak argiak itzali ditu eta gure gorputzaren atal desberdinak sentiarazi dizkigu, tentsioa eta erlaxazioa nabarituz.







Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...