Lehengo eguna praktiketan dugun esperientzia konpartitu eta gero, Alaitzek astia utzi digu SITESean eta K6an lan egiteko.
Gainera, WIX ikusten aritu da, eta hobetzeko aholku berri asko eman dizkio taldeari.
Gure kasuan, lan modularrarekin ere laguntzen aritu zaigu, izan behar zuen formatuari buruzko hainbat galdera egin dizkiogulako. Adibidez, zer sartu eranskinetan edo nola aldatu zuzenketan adierazi zizkiguten akats batzuk. Laguntza handikoa izan da, baina oraindik lan gehiago egin behar dugu proiektua aurrera ateratzeko; gainera laster hasiko gara entseguekin eta urduri gaude, baina dagoeneko atrezzoa sortzen hasi gara eta dena askoz argiago ikusten da.
Bestalde, aurreratu digu ostegunean, 20an, sorpresa bat izango dugula eta, beraz, ez dugula egun hori izango lan egiteko.

Aste hauetan ere portafolioa lantzen aritu gara.
Klasean, portafolioak zertarako balio duen eta nola sentitzen garen hitz egin dugu. Batetik, uste dugu garrantzitsua dela ikasgai desberdinetan egunero egiten denaren informazio guztia biltzea, horren inguruan hausnartzeko eta ideiak komunean jarri ahal izateko. Bestetik, ordea, itzuli garenetik nahiko estresatuta gaude, egunetik egunera lan berri bat ematen digutelako eta badirudi ez direla inoiz amaituko.
Orduan, ikasgelan, egiten genuen guztiaz gain, eta gure ideiak partekatzen genituen bitartean, Alaitzek arbelean apuntatzen zituen, mapa kontzeptual bat sortuz:
Uste dut pertsonalki ziurgabetasun handia sentitzen dut, beldurra daukadalako eskatzen digutenara ez iristeaz. Dena den, konfiantza daukat azkenean dena ondo aterako dela, pertsona arduratsua naizelako, eta talde on batekin kontatzen dut, konfidantza handia daukadalako haiengan. Zailtasun asko ditugu, baina gutxienez ezagutzen ditugu, eta landu ditzakegu, denon artean ikasturtea aurrera ateratzea lortzeko. Uste dut elkarri gehien lagundu behar izan dugun urtea dela, eta, batzuetan zaila egin daitekeen arren, giro ona sortzea lortu dugu, eroso sentitzeko eta behar dugun guztia komunikatzeko beldurrik ez izateko: emozioak, ideiak eta abar.
Sormen prozesua uste baino gogorragoa da, eta ikusten ez den lan handia dakar; erreferenteak bilatzea, esaterako. Era berean, esan daiteke emaitza bat lortzen denean oso pozgarria dela, eta uste dut egiten ari garen guztiak zentzu bat duela eta asko ikasten ari garela, ia konturatu gabe.
Nire ustez, batzuetan gehiegi zentratzen gara azken emaitzan, eta ez dugu kontuan hartzen prozesua, hau da, bizitzen eta ikasten ari garen guztia, gure etorkizunerako eta guretzat pertsona gisa baliagarriak izango diren esperientziak direla.

Azkenik, Alaitzek Hernan Casciariren bideo bat jarri zigun:
Idazle argentinar honek dio ipuin klasikoek komunean dutela trama distantziari, desnibelamenduei eta komunikazio faltari esker garatzen direla, hau da, sakelako telefonorik gabe ezinezkoa zatekeen horiek sortzea. Gaur egun, dirudienez, jada ez gara ziurgabetasunez bizi, baina era berean ezin dugu "bizitza hemen eta oraingo" bezalako abenturarik. Aldiz, egileak dioen bezala:
"Nos estamos convirtiendo en héroes perezosos"
Uste dut bere hitzak oso egokiak direla, oso azkar gertatzen ari den bilakaera teknologikoa bizitzen ari garelako, eta, nahiz eta teknologiak oso garrantzitsuak diren bizitza errazteko eta aurrera egiten jarraitzeko, uste dut beharrezkoa dela bizitzaren alderdi asko balioestea, lehen egiten genuen bezala.
Horregatik, haur-hezkuntzan hasi behar dugu haurrei IKTak behar bezala erabiltzen irakasten, aldi berean pentsamendu kritiko eta sortzailea garatu ahal izan dezaten, gizabanako pasiboak izan gabe.