2019(e)ko urriaren 3(a), osteguna

Lanari ekin!

Bi aste hauetan lanean hasi gara eta Alaitz blogean eta SITESean zer sartu behar dugun azaltzen aritu zaigu. WIX taldearekin ere hitz egin du, zertan datzan azaltzeko. Gainera, irakasle bakoitzak bere portafolioa eskatu digu plataforma desbendinetan: adibidez, Alaitz, Eider eta Judit blogean doazen bitartean, Ainhokoak setean sartuta egon behar du.

Taldeko SITESari forma ematen hasi gara, erlaitz desberdinak sortuz, eta horietan ikasgaiei eta modulu-lanari buruzko informazio garrantzitsua sartuz joango gara. Gainera, bakoitzak ezaugarri pare batekin aurkeztu gara, eta ezaugarri horiek taldeari zer eskaini diezazkiokegu jakiteko balio dira. Bestalde, atentzioa eman dit gure erreferenteak jartzeak, eta oso ondo iruditzen zait inspirazioak izan ahal izatea, zeren, Ainhoak esan zuen bezala: "Inspiratzea ez da kopiatzea"; hala ere, artista/sortzaileari erreferentzia egin behar zaio beti, eta bere kreditua eman, bestela, plagioa izango litzatekeelako. Ikasgai guztiak sartu ditugu, eta oso kontuan izan ditugu A.P.A. arauak, Juditek bere klasean irakatsi dizkigunak, nahiz eta aurreko urteetan ere landu genituen.

Bigarrenik, euskarazko testu interesgarri bat ere irakurri dugu: IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia deitzen dena (Larrea eta Gasteiz, 2009). Interesgarrienak iruditu zaizkigun ideiak azpimarratu ondoren, taldean partekatu ditugu.

Hasteko, IKTak oso garrantzitsuak dira, oso presente daudelako gaur egun gure gizartean. izarte hau globalizatua, digitala, materialista eta, gainera, irudien gizartea da. Hori dela eta, ezinbestekoa da hirritarrak hezitzeea kritikoak, aktiboak eta sortzaileak izateko.

Horregatik, bai irakasleak bai ikasleak rol berri bat adoptatu behar dute, metodologia desberdina erabiliz, autonomia sortzeko aukera emateko. Orduan, oso garrantzitsua da ideia hauek lantzea: lankidetza, partaidetsa, jarrera arduratsua, ezagutza, ikerketa, ikus-entzunezko hizkuntzaren erabilera, etab.

Bestalde, Prenskyren ikasketa esanguratsua lortzeko, argi izan behar dugu teknologia erabiltzea ez dela berrikuntza izan behar. Irakasleak aktiboak eta haien ikaskuntzaren protagonistak izan behar dira eta, beraz, autonomoak ere bai. 

Resultado de imagen de pensamiento critico

"Enseñar no es transferir conocimiento, sino crear las posibilidades para su propia producción o construcción" (Paulo Freire)
 
Gaur egun badirudi, internet erabilerari dagokionez, gizarte tonto eta eroso bihurtu garela eta irudien aurrean, jarrera pasiboa mantentzen dugula. Informazioa kontsumitzen dugu, baina ez dugu hausnarketarik egin.

Klasean ere aipatu da marko teoriko bat egiteko orduan, informazioa eta argudioak diskriminatu behar dugula, hau da, zer balio duen eta zer ez. Hausnarketa horrek diskurtso popio bat izateko baimentzen digu eta oso interesgarria da pentsamendu kritkoa eraikitzeko. Gainera, hori izango da nire GRALaren gaia, eta ideia horiek kontuan hartuko ditut.


Azkenik, bikoteka aritu gara lanean Alaitzen doktoretza tesian (2017). Nire kasuan Lamyrekin jarri naiz, eta "printzipio psikopedagogiko batzuen" zatia lantzea egokitu zaigu. Hurrengo asteetan, Arte eta Haurtzaro Jardunaldien ondoren, aurkezpena egingo dugu klasearen aurrean.


Erreferentziak:
  • Larrea, I. eta Vitoria, J.R. (2009). IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia. Jakingarriak, (65), 18-25. 
  • Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. (Doktorego Tesia). Didaktika eta Antolakuntza Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...