2019(e)ko urriaren 7(a), astelehena

Mimika


Gaur, klasea hasteko, korro handi bat egin ditugu eta banan-banan erdira joan gara eta makila bat hartuz  bakoitzak makila ez balitz bezala eginez ekintza bat adierazi du. Adibidez, makila mikrofonoa bezala egin. Oro har, irudimena garatzeko baliogarria iruditzen zait. 

Bigarrenik, espaziotik mugitu gara pertsonaia desberdinak imitatzen, esaterako: foka, soldadua, 5 urteko ume txikia, pertsona haserre bat, erronka bilatzen baina jo gabe, pailazoa, txirula jolea, oso urduri eta oso pozik dagoen umea, izoztutako pertsona, erraldoia, ipotxa….

Hirugarrenik, binaka jarrita, batek keinu desberdinak ipini ditu eta besteak adierazitako sentimenduak asmatzen saiatu behar izan ditu. Gero, gehien asmatzen dutenek guztion aurrean adierazi behar izan dituzte emozio horiek. Kasu honetan, Iñakek irabazi du eta 13 aurpegi desberdinak jarri ditu besteok asmatu eta errrepikatu ditugun bitartean (triste, pozik, emozionatuta, harrituta, pentsakorra…).

Laugarrenik, hiru taldeka ilara bat egin dugu eta telefono hondatuan jolastu gara, baina hitzekin ordez, mimikaz egin dugu. – Lehenik objektuak asmatu behar izan ditugu (aizkora, erretzeko pipa…), bigarrenik, janaria (spagetiak, arrautz frijitua…) eta azkenik, karetak kendu eta sentimenduak adierazi: tristura, poztasuna, energia… Oso ondo pasatu dugu batzuetan heldu zen mezua izugarri desberdina zelako eta nire ustez, jolas honer aukera ematen die umeei hizkuntzaren gaitasunak lantzeko.



Bukatzeko, talde horietan soinurik gabeko antzerkiak prestatu ditugu besteek adierazi ditugun 4 film asmatzeko: High School Musical, Jumangi, Harry Potter eta Grease). Oso dibertigarria izan da eta again Haur Hezkuntzako umeek halako zerbait egiteko gai dira, haurrentzako pelikulak, serieak edo ipuinak adieraziz, adibidez.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...