Kutxa magikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kutxa magikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko irailaren 13(a), ostirala

Elkar ezagutzen hasi

Gaurko klasean ikasgaian zehar zer lanak egingo ditugun azalpenarekin hasi gara. Beti anotatu behar egingo dugu zer egin duguna klasean, zein edukiak lantzen diren, nola sentitu garen eta nola lan dezakegun umeekin etorkizunean maistrak bezala.
Oso garrantzitsua da sormena erabiltzea hori egitean eta argazkiak edo marrazkiak jar ditzakegu baita artikuluak, webak, linkak, blogak et, eta hori dela eta, gure lana oso desberdina izango da. Gainera, interesgarriena iruditzen zaidana besteek ere zer egiten duten ikusi ahal izatea erakusketeetan. Horri esker, besteengandik asko ikas dezakegu eta gure praktikarekin konpara ahal dugu hobetzeko. 
Beste aldetik, Judith-ek lan teorikoari buruz hitz egin dugu. Antza, notaren %30 balio izango du (%20 lan idatzia eta %10 azalpena/defentsa) eta binaka egingo da. 10 dokumentu zientifikoak erabili behar izango dugu eta ahozko aurkezpena taldearen aurrean egingo dugu. Orduan, klasean geundenean  binakako taldeak egin ditugu eta proposatutako gaiak aukeratu dugu: ni Lamyrekin jarri naiz eta argi kutxak aukeratu ditugu. 
Jarraian, azalpen bat izan dugu gorputz adierazpenari buruz, ikusi diitugu zer motak dauden (eszenikoa, pedagogikoa, etab.), zer edukiak dituen (gorputza ezagutzea, dantza, dramatizadioa, komunikazioa, …) eta haren helbua: sentimenduak, nahiak, emozioak, sentsazioak (…) adierazi. Teknikei dagokienez, musika erabil daiteke, erlajazioa eta arnasketa landu edozein momentutan, adibidez giro ona ez dagoenean, hasieran edo bukatzean ez ezik. Nire ustez, etorkizunerako, irakasle bezala teknika horiek ikasi behar ditugu giro ona sortzen jakiteko.
Halaber, adinaren arabera zein dramatizazio motak erabili behar diren ikusi dugu (hitzezkoak ala ez hitzezkoak). Esaterako, 0-2 urtekoekin abestiak, jokoakedo pailasoak ager daitezke; 3-4 urtekoekin ipuinak, zapiak eta ahalak oso komenigarriak dira; eta 5-6 urtekoekin mozorroak egiteko gai dira umeak, izan ere, harro sentitzen dira baina kontuan izan behar dudu ekologikoak izatea, hau da, material birziklatua erabiltzea eta plastika landu.
Resultado de imagen de caja magica teatroPowerPointarekin bukatzeko, bideo bat ikusi dugu Kutxa magikoei buruz. Kalean egiten diren ikuskizun anbulante batzuk ziren non antzerki txikiak egiten zituzten artistek txotxongiloekin kutzaren barruan. Kutxa horiek artistek egindakoak dira metodología zehatzarik gabe, bakoitzak bere moduan egiten dute prozesu desberdinak jarraitzen dutelako ikerketei eta esperimentazioari esker. Horrez gain, kutxa bakoitzak gidoi espezifiko bat du eta istorio bat kontatzen du. Oso polita iruditu zait eta inoiz ez dut ikusi halako antzezlan bat. Hona hemen, link-a uzten dut bideoa ikusteko:

https://www.youtube.com/watch?v=UyXPOV7XMec
 


Bukatzeko, hasi gara dinamika batzuk egiten. Taldeka jarri gara eta umeek haien izenak ikasteko 3 jarduerak planteatu behar izan dugu. Gero klasearekin praktikan jarri ditugu eta besteei ume balira bezala azaldu diegu. 
Gure taldean jarduera hauek asmatu ditugu: lehenik, korro batean jarrita, txaloka eta erritmoarekin gure izena esan behar dugu eta jarraian beste ume baten izena, eta orduan, ume horrek gauza bera egin beharko du beste haur baten izena esanez. 
Bigarrenik, “pistolero” deitzen den jolasa proposatu dugu, hau da, korro batean jarriko dira umeak eta erdian egongo da pistoleroa eta beste haur bat seinalatu beharko du. Ume hori makurtuko da eta haren ondoan direnek bestearen izena esan beharko dute eta azkena esaten duena izango da pistoleroa. Oso ondo atera da baina irakasleak esan digu kontuz izateko umeekin erabilitako lengoaiarekin, hots, pistoleroa esanahi belikoa du eta hobe da beste izena jartzea, adibidez “argazkilaria” eta umeak seinalatu ordez, argazki ateratzea alternativa ona izan daiteke. 
Hirugarrenik, harri orri ar jolasa tradizionala egitea pentsatu dugu baina aldaketa batekin: galtzen duena bestearen fan bihurtuko da eta haren atzean jarriko da bere izena esanez eta txalokatuz, animatzaile bat bezala eta irabazlea jarraituko da beste pertsona baten kontra irabazle bat bakarrik geratu arte. Jolasa hori dibertigarriena iruditzen zaigu eta gainera, pentsatzen dugu umeen autoestimua igotzeko ere balio duela.
Bestetik, beste taldekin jarduera hauek egin dituzte: hasteko, denok gimnasioan nahasi gara eta pertsona bat pertsona baten izena esateaz arduratu da eta gu pertsona horrengana joan behar izan dugu besarkada bate ematera. 
Bigarrenik korroan bakoitzak bere izena esan behar izan du eta lehenego letrarekin animali bat esan eta imitatu behar izan du. Gero hurrengoa, aurrean dauden pertsonen izenak, animaliak eta keinuak errepikatu behar izan du eta bereak gehitu. 
Hirugarrenik, korroan piano jolasa egin dugu, hau da, igo edo jaitsi egin behar izan dugu gure izena esanez pertsona batek jolasa zuzendu duen bitartean. 
Laugarrenik, ilara bat egin dugu eta lehena bere izena esan du eta lurrean eseri da hanka zabalik, orduan bigarrena, eserita dagoen pertsonaren hankak saltatuz bere izena esan behar du eta gauza bera egin eta horrela denok bukatu arte. 
Bostgarrenik stop jokoa egin dugu, hau da pilla-pilla modukoa baina harrapatuta ez izateko stop esan eta geldirik egon hanka zabalka beste pertsona bat gure izena esanez haien artean pasatu arte. 
Askenik, katu katu jolasa egin dugu: borobil bat egin da pertsona bat erdian jarrita. Erdian dagoenak baloia gora bota eta izen bat esan behar izan du. Izen hori duenak baloia airean hartu eta beste izen bat esan behar du. Airean hartu ezean hartzen bila joan behar du eta baloia hartutakoan STOP esan. Beste guztiak korrika hasiko dira STOP entzun arte. Baloia duenak hiru pausu emango ditu gertuen duen pertsonaengana baloarekin jotzeko asmoz. Honek eskuetan harrapatzen badu baloia, jotzailea kalera joango da.
Resultado de imagen de darse la mano
Orokorrean, pentsatzen dut umeek haien klaseko lagunen izena ikasteko baliogarriak direla joko horiek baiana jakin behar dugu adinaren arabera zeintzuk diren komenigarrienak.

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...