Gaurko klasea hasi baino lehen, kiroldegia prestatzen
egon gara gero aurreko egunean argiarekin prestatu genuen antzezlanak
aurkezteko. Prestatu ondoren, gure argi-kutxarekin ipuin kontaketa egin dugu
Luciak, Lamiak eta biok. Aukeratu dugun ipuinak “Monstruo txikiak ezetz
esaten du!” du izenburua, Güettler, Helmsdal eta Jónsdóttirena (2014). Egia
esateko, nahiko gaizki atera zaigu, nagusiki, hizkuntza dela eta. Aukeratu
dugun ipuinak testu gehiegi dauka eta ez gara ondo moldatzen euskerarekin,
batez ere, hitz egiteko orduan: entonazioa eta etenaldiak oraindik ez ditugu
ongi ezagutzen eta horregatik gaizki ulertu da istorioa. Horrez gain,
irakasleak esan digun arabera, batzuetan irakurtzen ari ginenean, ez dugu
konturatu batzuetan txontxogiloak ez direla ondo ikusi eta hori da hobetzeko
kontu bat. Era berean, Lamy eta biok Argi-kutxekin aktibitateak egin beharko
ditugu gure praktiketan eta horretarako, izan ditugun zailtasun guzti hauek
kontuan izango ditugu eta, adibidez, Juditek esan digunez, komenigarriagoa
izango litzateke beste ipuin mota bat aukeratzea, testu gutxiago daukana edo
batek narratzaile izatea eta besteak, ordea, txotxongiloak manipulatzea
erabakitzea.
Alabaina, aukeratutako ipuina oso polita iruditzen
zait jazarpena lantzen duelako eta umeak eraso horri aurre egitera ausartzea
posible egiten du eta. Agian, beste aukera bat izan daiteke ippuina egokitzea
eta elkarrizketa murriztea edo kentzea, narrazioari garrantzia emanez.
Bukatu eta gero, bidea eman genion
erreproiektorearekin antzezlanari. Loti ederra ipuina aukeratu genuen, baina
moldaketa batzuk egin genituen estereotipoak saihesteko. Horrela, ipuin
tradizionalaren pertsonaiak aldatu genituen: alde batetik, loti ederra gure
istorioan homosexuala izatea erabaki dugu aniztasuna ikusgai egiteko; beste
alde batetik, printsesa salbatzeaz arduratu da mediku bat, hau da, gai den
profesional batek, ez bere maiteak muxu batekin. Halere, badirudi medikuaren
pertsonaiak ez da ondo ikusi eta batzuk ez dira konturatu medikua bat zela.
Horregatik, kontuan izan behar dugu itzalekin zaila da adieraztea eta ezaugarri
ikusgarri batzuk jarri beharko genikieke pertsonaiei ikusleek zeinek direla
jakin ditzaten.
Oso interesgarria iruditzen zait erreproeiktorearen
errekurtsoa umeekin argia eta itzalaren kontzeptuak lantzeko. Harekin, hainbat
jarduera egin ditzakegu eta perspektibarekin jolas dezakegu.
Bukatzeko, argi beltzarekin prestatu genuen
koreografia aurkeztu dugu klasearen aurrean eta nahiko polita atera zitzaigun. Deigarria
izateko, elementu zuriak eta fluoreszenteak erabili ditugu: boak, eskularruak,
maskarak, kamisetak, euritakoak, etab. Bestalde garrantzi handia eman diogu
mugimenduari, batez ere, eskuei hasieran, efektu optikoa erakusteko.
Etorkizunari dagokionez, ideia ona iruditzen zait etorkizunean irakasle bezala
material horiek erabiltzea umeekin. Nire ustez, oso ondo pasatuko lukete argi
beltzak aukera asko ematen dizkiolako materialak esperimentatzeko eta haiekin,
mugimenduaren bidez efektu ezberdinak sor ditzaten. Halaber, adinare arabera,
posible da ere haiek elkarrekin koreografia bat sortaraztea. Horrela, taldeka
lantzen ikasiko lukete, koordinazioa garatuko lukete ata haien gorputzen mugak
eta posibilitateak aurkituko lituzkete.
Erabilitako erreferentzia:
Güettler, K., Helmsdal, R. eta Jónsdóttir, A. (2014). Monstruo
pequeño dice ¡no! Galicia: Sushi Books.


