2020(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

Lehenengo entsegua

Gaur K6 proiektuaren entseguak hasi ditugu, eta bukaerako antzezlana antzeztu aurretik, beste batzuk izango ditugu.

Gaur Juditekin tokatu zaigu, eta gimnasioan egon gara. Eginda genuen atrezzo guztia eraman dugu: itsasontzi handiak, instalaziorako txikiak eta abar.

Lehenik eta behin, agertokia nola erabili begiratzen aritu gara, eta, gure kasuan, erdiko espazioa hondoa proiektatzeko erabiltzea erabaki dugu, hau da, erdian dagoen zatia izara zuria da, eta alboetan oihal beltzak erabili ditugu eszenatik ateratzeko. Aurrean txalupatxoak jarri ditugu gure instalazio artistikoa sortzeko, baina oraindik oihal motaren bat behar dugu horiek estaltzeko, ez baitugu nahi hasieratik ikustea.


Bigarrenik, argiztapenarekin esperimentatzen aritu gara, ikusteko zein komeni zaigun gehien. Denbora dezente eman dugu hori egiten, lehen eguna zelako. Bestalde, gidoia jada garatuta genuen arren, ez genituen pertsonaiak banatu, eszenaratzean gehiegi zentratu ginelako. Beraz, gaur bertan erabaki dugu: Lucia eta biok izango gara haur protagonistak eta Ibone arduratuko da pirata ordezkatzeaz. Naiara, Pablo, Lamy eta Sandra izango dira argiztapenaren, soinu efektuen, trantsizio bisualen eta atrezzoa mugitzearen arduradunak. Lan erraza dirudien arren, benetan uste dut ez dela hain erraza, asko koordinatu behar direlako eta ondo antolatu behar direlako.

Irudikatzen hasi gara, eta Juditi egin diogun guztia laburregia iruditu zaio. Beraz, agian denbora gehiago eskaini beharko diogu eszena bakoitzari, edo eszena berriak sartu 15 minutura iristeko.



Bestalde, amaitzeko nahiko material falta zaigu oraindik: oheak, piraten itsasontzia, arraunak, pertsonaien jantziak, aingura, eta abar. Era berean, Juditek iradoki digu pirataren sarrerarako abesti ezberdin bat sartzea, ez Karibeko Piratena, oso begi-bistakoa baita. Adibidez, berarekin bila ibili gara, eta Pirata alferrak (Pirritx, Porrots eta Marimotots) abestia gomendatu digu.

Irakasleak berde samar ikusi gaitu; beraz, pilak jarri beharko ditugu, lan asko dugulako egiteko.

Azkenik, puntu positibo gisa, itsasoaren hondoa ontzi zuri handiaren gainean proiektatzean, emaitza asko gustatu zaigu. Era berean, ideia berriak ere sortu zaizkigu gidoian sartzeko, hala nola besteen artean nabarmentzen den instalazioan itsasontzi txiki bat sartzea, agian fluoreszentea, argi beltzekin kontraste egin dezan, haurrak jolasean ari diren unean harengatik borrokatu ahal izateko.


2020(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

ANTZERKI FORO

Gaur iritsi da azkenean Antzerki Foroa antzezteko eguna, eta oso urduri geunden, batez ere hainbat irakasle joan direlako gu ikustera. Hasi aurretik, beroketa jarduera batzuk egin ditugu eta Mariatek ere parte hartu du.

Lehenik, "eltxoa hil" eta "energia pasatu" jolastu dugu. Beroketa hori egin izanak lagundu digu pixka bat lasaitzen. Ondoren, Eiderrek esan digu zein ordenatan arituko ginen: 1. BaiEzBai 2. Xola 3. Elkar-bat 4. Swimmers.

Hainbat irakasle etorri dira, 6 ziren momento batean, baina batzuk lehenago joan dira eta beste batzuk beranduago iritsi dira. Talde guztiek egin dute ondo, eta denok ekarri ditugu atrezzoa eta jantziak pertsonaiak ezaugarritzeko.

Gure kasuan, ikasle guztiok berdin jantzi gara, hau da, ikastetxeko logotipoa duen txandal eta kamisetarekin. Gimnastikarik izan ez genuen eguna bereizteko, alkandora jarri dugu logoarekin ere bai. Gainera, Sandra beste kamiseta batekin zihoan, bere arropagatik kritikatzeko aitzakia izan zezan. Iñakiren pertsonaiari dagokionez, bera txandalean zihoan, eta Ibone, aldiz, oso formala jantzi da irakasle lanak egiteko. Azken eszenarako, Naiarak alkandora jantzi du aitarena egiteko, eta nik amantala eta ileordea jarri ditut ama egiteko.

Hasi aurretik, Maiderrek eta Jon Anderrek antzezlanak aurkeztu dute eta publikoari partehartze egiteko 1,2,3 Bradford teknika erakutsi die, eta tartetxo bat jolastu dute berarekin. Agerraldi bakoitzaren bukaeran, Eiderrek pertsona zapaldua hautematera eta hura nola lagundu irudikatzera animatu du publikoa, egoera aldatzeko obran inprobisazioarekin esku hartuz.

Gure antzezlana nahiko ondo atera da, baina uste dut, urduri samar geundenez, hainbat gidoi akats izan ditugula. Adibidez, eszenaren batean esaldiren bat ahaztu zaigu edo inprobisatu egin dugu, baina ez da ezer larria izan.

Oro har, oso ondo pasatu dut publikoaren interbentzioetan eta, azkenean, Antzerki Foroaren helburua ulertzea lortu dut. Uste dut horrelako antzerkiak eskoletan ere erabil daitezkeela sor daitezkeen gatazkak konpontzeko. Nabarmentzekoa da prozesu gogorra izan dela, baina hainbat aldiz entseatzeko aukera izateak emaitza hobeak lortzen lagundu digu, eta, era berean, oso eskertuta gaude Eiderrekin, ahalegin handia egin baitu guri laguntzeko eta bide osoan gidatu gaitu, zailtasunak egon arren.

Hemen, Txusmak egindako emanaldi guztien laburpenarekin esteka bat uzten dizuet. Espero dut asko gustatzea: https://ehutb.ehu.eus/video/5e58b7d2f82b2b75418b4b2f




  • Hona hemen, gidoia uzten dizuet:

2020(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

Basque Misreadings

Gaur Alaitzek eraman gaitu Oihaneder Euskararen Etxeara, Basque Misreadings izeneko erakusketa bat ikustera. Erakusketa horrek, Edu Zelaietak eta Eneko Ugarteak sortutakoa da, Ane Gebara eta Beñat Goitiaren kolaborazioarekin.

Erakusketa honetan, nahi gabe, azken urte hauetan artistei bururatu zaizkien irakurketa okerrak islatu nahi izan dituzte, Berria egunkaria irakurtzen zutenean. Eta proiektu artistiko hau euskara hutsean argitaratzen den egunkari bakarretik sortutako asmo oneko interpretazioetan oinarritzen da.

Zatika egin dute ibilbidea. Lehenengoan, aretoaren beste puntu baterainoko bidea egiten zuten esaldi eta egunkari asko azpimarratuta zituen mahai bat zegoen, erakusketa sortzeko eraman zuten prozesua erakusteko.


Oso interesgarria zen, eta eskerrak eman nahi nizkioke Eduri, guregana hurbildu delako, gaztelaniazkoak garenoi zehazki, ez genuelako ondo ulertzen eta pertsonalki azaldu digulako. Oso keinu polita izan da, eta hobeto ulertu ahal izan dugu zertan zetzan. Adibidez, margolan mota asko zeuden hormetan zintzilik, gaizki ulertutako esaldietan oinarrituta eginak. Esaldiak, lehenik eta behin, hitzez hitz idatzita zeuden, eta, bigarrenik, ulertu zutena jarri zuten.




Izugarri gustatu zait Eneko artearekin nola lan egin duen, teknika ezberdinak erabiliz, eta atentzioa gehien deitu didana Berriako kazetarien marrazkiekin egindako liburuak izan dira, horiei arropak alda ziezazkiekeen. Uste dut oso modu originala izan dela bere mezuak komunikatzeko, eta lanean ari den horietako beste bat ere erakutsi digu, prozesua erakusteko.






Azkenik, atentzioa eman dit proposatu diguten azken jarduerak: koadroetan zenbat urpekari ikusten genituen kontatzea. Oso dibertigarria izan da horiek deskubritzen joatea, batzuk oso ondo "ezkutatuta" zeudelako.



Zalantzarik gabe, oso bisita interesgarria izan da, burua aukera berrietara irekitzea aurreikusten diguna, eta sormen prozesuak ahalegina dakarrela gogorarazten diguna, baina merezi du. Era berean, obra honek egunero egiten ditudan interpretazio txarren inguruan gogoeta eginarazi dit, baina akats horiek guztiek gehiago ikasten laguntzen didate.

“Si no estás dispuesto a equivocarte, nunca llegarás a nada original.” (Ken Robinson)


2020(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

Azken aldaketak (Antzerki Foro)


Gaur, asteazkenero ez bezala, gimnasiora joan gara. Eiderrek gure kabuz entseatzeko denbora eman digu eta bitartean taldeetatik pasatzen ari zen hobetzeko aholkuak emateko. Hala ere, gure taldearekin egoteko denborarik eman ez dionez, tutoretza batera joan gara berarekin.

Entseguan aurrekoan egin genuen gauza bera egin dugu, baina globoen estrategia kentzea erabaki dugu, mugimendu gehiegi eskatzen zuelako eta ez zelako beharrezkoa. Gainera, Ibone gaixorik zegoenez, gure artean haren zatia ordezkatu dugu.

Funtsean, Eiderrek esan digu trantsizioak nola egin, azken agerraldian bereziki. Bi gune dauden une horretan, antzezten ez duen jendeak bulegoko aulkiak kendu behar izaten ditu gurasoak izozten direnean, Sandraren gela egiteko. Bera pasatzeko, pasabide bat ere egin behar dute, "etxera sar dadin".

Azkenik, Naiarari eta niri ere esan digu nola oihukatu behar diogun Sandrari, alegia, indarrez; eta hasieran gaizki sentitzen naizen arren, arazorik gabe egin ahal izango dudala uste dut. Horretaz gain, kutxa nola bota esan dio Sandrari, eta oihu egiteko bere haserrea erakusteko. Azkenik, Pablori aholkuak eman dizkio Sandraren pertsonaiarekin nola portatzea jakiteko, modu sotilean deseroso sentiarazteko.

Espero dut guztia inolako arazorik gabe integratu ahal izango dugula asteleheneko gure antzezlanean. Oso urduri gaude, gainera Eiderrek irakasle asko gonbidatu dituelako eta gainera Txusma etorriko delako gu grabatzera.

Resultado de imagen de teatro frase lorca

2020(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

Portafolioaren garrantzia

Lehengo eguna praktiketan dugun esperientzia konpartitu eta gero, Alaitzek astia utzi digu SITESean eta K6an lan egiteko.

Gainera, WIX ikusten aritu da, eta hobetzeko aholku berri asko eman dizkio taldeari.

Gure kasuan, lan modularrarekin ere laguntzen aritu zaigu, izan behar zuen formatuari buruzko hainbat galdera egin dizkiogulako. Adibidez, zer sartu eranskinetan edo nola aldatu zuzenketan adierazi zizkiguten akats batzuk. Laguntza handikoa izan da, baina oraindik lan gehiago egin behar dugu proiektua aurrera ateratzeko; gainera laster hasiko gara entseguekin eta urduri gaude, baina dagoeneko atrezzoa sortzen hasi gara eta dena askoz argiago ikusten da.

Bestalde, aurreratu digu ostegunean, 20an, sorpresa bat izango dugula eta, beraz, ez dugula egun hori izango lan egiteko.

Aste hauetan ere portafolioa lantzen aritu gara. 

Klasean, portafolioak zertarako balio duen eta nola sentitzen garen hitz egin dugu. Batetik, uste dugu garrantzitsua dela ikasgai desberdinetan egunero egiten denaren informazio guztia biltzea, horren inguruan hausnartzeko eta ideiak komunean jarri ahal izateko. Bestetik, ordea, itzuli garenetik nahiko estresatuta gaude, egunetik egunera lan berri bat ematen digutelako eta badirudi ez direla inoiz amaituko.

Orduan, ikasgelan, egiten genuen guztiaz gain, eta gure ideiak partekatzen genituen bitartean, Alaitzek arbelean apuntatzen zituen, mapa kontzeptual bat sortuz:


Uste dut pertsonalki ziurgabetasun handia sentitzen dut,  beldurra daukadalako eskatzen digutenara ez iristeaz. Dena den, konfiantza daukat azkenean dena ondo aterako dela, pertsona arduratsua naizelako, eta talde on batekin kontatzen dut, konfidantza handia daukadalako haiengan. Zailtasun asko ditugu, baina gutxienez ezagutzen ditugu, eta landu ditzakegu, denon artean ikasturtea aurrera ateratzea lortzeko. Uste dut elkarri gehien lagundu behar izan dugun urtea dela, eta, batzuetan zaila egin daitekeen arren, giro ona sortzea lortu dugu, eroso sentitzeko eta behar dugun guztia komunikatzeko beldurrik ez izateko: emozioak, ideiak eta abar.

Sormen prozesua uste baino gogorragoa da, eta ikusten ez den lan handia dakar; erreferenteak bilatzea, esaterako. Era berean, esan daiteke emaitza bat lortzen denean oso pozgarria dela, eta uste dut egiten ari garen guztiak zentzu bat duela eta asko ikasten ari garela, ia konturatu gabe.
Nire ustez, batzuetan gehiegi zentratzen gara azken emaitzan, eta ez dugu kontuan hartzen prozesua, hau da, bizitzen eta ikasten ari garen guztia, gure etorkizunerako eta guretzat pertsona gisa baliagarriak izango diren esperientziak direla.

Resultado de imagen de frase proceso aprender

Azkenik, Alaitzek Hernan Casciariren bideo bat jarri zigun:


Idazle argentinar honek dio ipuin klasikoek komunean dutela trama distantziari, desnibelamenduei eta komunikazio faltari esker garatzen direla, hau da, sakelako telefonorik gabe ezinezkoa zatekeen horiek sortzea. Gaur egun, dirudienez, jada ez gara ziurgabetasunez bizi, baina era berean ezin dugu "bizitza hemen eta oraingo" bezalako abenturarik. Aldiz, egileak dioen bezala:

"Nos estamos convirtiendo en héroes perezosos"

Uste dut bere hitzak oso egokiak direla, oso azkar gertatzen ari den bilakaera teknologikoa bizitzen ari garelako, eta, nahiz eta teknologiak oso garrantzitsuak diren bizitza errazteko eta aurrera egiten jarraitzeko, uste dut beharrezkoa dela bizitzaren alderdi asko balioestea, lehen egiten genuen bezala.

Horregatik, haur-hezkuntzan hasi behar dugu haurrei IKTak behar bezala erabiltzen irakasten, aldi berean pentsamendu kritiko eta sortzailea garatu ahal izan dezaten, gizabanako pasiboak izan gabe.

2020(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

Antzerki Foroaren 3. entsegua


Gaur hirugarren eta azken entsegua izan da Antzerki Foroaren aurretik, baina lehenik, jarduera batzuk egin ditugu pixka bat berotzeko.

Energia pasatzeko jarduera egin dugu. Horrela, korrika hasi gara eta energia zuen pertsonak beste pertsona bati pasatu behar zion "ha" oihukatuz eta besoak altxatuz. Gero, ondokoek hankak mozten zizkioten "sup" esanez, eta berriro, lehenengoak beste pertsona bat seinalatu eta "ja" esaten zuen. Ondoren, energia jasotzen zuen pertsonak beste bati pasatu behar zion, gauza bera eginez.

Jarraian, hirugarren entseguaren unea iritsi da.

3. entsegua

Uste dut inoiz baino hobea ateradela, eta aholku guztiak hartu ditugu kontuan. Behin betiko hobeto geratu da, baina oraindik trantsizioak hobetu behar ditugu, garbiago gera dadin.

Bestalde, Eiderri asko gustatu zaio amaierako eszena, umore pixka bat sartu dugulako, baina modu dramatikoan buka dezan, klasearen amaieran Sandrari zerbait esan beharko geniokeela esan digu, eztanda egin dezan. Gure kasuan, noten baliabidea erabili dugu, baina hori irudikatuko duen objektu ezberdin bat erabil dezakegula esan du, adibidez, "hauskorra" pegatina duen kutxa bat. Nik Eiderri iradoki diot haserrarazteko esaldi hau erabiltzea: "eta, gainera, gimnasian" notak aipatzean, eta esan du ideia ona dela hori esan ondoren Sandrak eskuetatik kutxa zakarki botatzea.


Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...