2020(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

ANTZERKI FORO

Gaur iritsi da azkenean Antzerki Foroa antzezteko eguna, eta oso urduri geunden, batez ere hainbat irakasle joan direlako gu ikustera. Hasi aurretik, beroketa jarduera batzuk egin ditugu eta Mariatek ere parte hartu du.

Lehenik, "eltxoa hil" eta "energia pasatu" jolastu dugu. Beroketa hori egin izanak lagundu digu pixka bat lasaitzen. Ondoren, Eiderrek esan digu zein ordenatan arituko ginen: 1. BaiEzBai 2. Xola 3. Elkar-bat 4. Swimmers.

Hainbat irakasle etorri dira, 6 ziren momento batean, baina batzuk lehenago joan dira eta beste batzuk beranduago iritsi dira. Talde guztiek egin dute ondo, eta denok ekarri ditugu atrezzoa eta jantziak pertsonaiak ezaugarritzeko.

Gure kasuan, ikasle guztiok berdin jantzi gara, hau da, ikastetxeko logotipoa duen txandal eta kamisetarekin. Gimnastikarik izan ez genuen eguna bereizteko, alkandora jarri dugu logoarekin ere bai. Gainera, Sandra beste kamiseta batekin zihoan, bere arropagatik kritikatzeko aitzakia izan zezan. Iñakiren pertsonaiari dagokionez, bera txandalean zihoan, eta Ibone, aldiz, oso formala jantzi da irakasle lanak egiteko. Azken eszenarako, Naiarak alkandora jantzi du aitarena egiteko, eta nik amantala eta ileordea jarri ditut ama egiteko.

Hasi aurretik, Maiderrek eta Jon Anderrek antzezlanak aurkeztu dute eta publikoari partehartze egiteko 1,2,3 Bradford teknika erakutsi die, eta tartetxo bat jolastu dute berarekin. Agerraldi bakoitzaren bukaeran, Eiderrek pertsona zapaldua hautematera eta hura nola lagundu irudikatzera animatu du publikoa, egoera aldatzeko obran inprobisazioarekin esku hartuz.

Gure antzezlana nahiko ondo atera da, baina uste dut, urduri samar geundenez, hainbat gidoi akats izan ditugula. Adibidez, eszenaren batean esaldiren bat ahaztu zaigu edo inprobisatu egin dugu, baina ez da ezer larria izan.

Oro har, oso ondo pasatu dut publikoaren interbentzioetan eta, azkenean, Antzerki Foroaren helburua ulertzea lortu dut. Uste dut horrelako antzerkiak eskoletan ere erabil daitezkeela sor daitezkeen gatazkak konpontzeko. Nabarmentzekoa da prozesu gogorra izan dela, baina hainbat aldiz entseatzeko aukera izateak emaitza hobeak lortzen lagundu digu, eta, era berean, oso eskertuta gaude Eiderrekin, ahalegin handia egin baitu guri laguntzeko eta bide osoan gidatu gaitu, zailtasunak egon arren.

Hemen, Txusmak egindako emanaldi guztien laburpenarekin esteka bat uzten dizuet. Espero dut asko gustatzea: https://ehutb.ehu.eus/video/5e58b7d2f82b2b75418b4b2f




  • Hona hemen, gidoia uzten dizuet:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...