Jardunaldia hauen bigarren
egunean goiko solairura igo gara eta korro batean aurreko egunean egin genituen
ekintzei buruz hitz egin dugu. Horrez gain, Rosik geroago ikusi dugun antzezlan bati
hitz egin digu. Kanpoka proeiktu dramatiko bat da eta bi dantzariek Balenciaga
museoaren laguntzarekin, haurrentzako ehunei buruzko antzezlan prestatu dute.
Hori dela eta, orri bat eman digu eta han margotu behar
izan dugu gure haurtzaroko jantzi bat eta gero klasearekin partekatu dugu egin
duguna. Gero, orri berean, modarekin lotutako hitzak idatzi ditugu eta bakoitzak
haiekin istorio bat asmatu du eta nahi duenak denon aurrean kontatu du. Ekintza
hori brainstorming bat bezala iruditu zait, hau da,
lehenik eta behin ideia
edo hitz nausiak atera behar izan ditugu eta haiek erlazionatu ditugu istoria
sortzeko. Uste dut, baliogarria izan daitekeela gure proiektuaren gidoia
idazteko orduan: hasi baino lehen, jakin behar dugu zein den ideia nagusia, zer
landu nahi dugun eta gero poliki-poliki istorioa eraikiko dugu.
Gaurko saioaren bigarren
partean, antzokira joan gara eta aurrrtik aipatu dudan antzezlana ikusi dugu. Eszenatokia
oso ondo prestatuta dagoela iruditu zait: erabil duten oihala izugarri polita
iruditu zait eta eman digu inspirazioa gure proeiktuari begira. Gainera, asko
gustatu zaigu umeek bazela jolastea eta gauzak esploratzea eta materialarekin
esperimentatzea. Nahiz eta istorioa oso sinple den, orokorrean asko gustatu
zait haien antzezlana eta bereziki, publikoa jolastera gonbidatu dutenean.
Bukatu dutenean, galdera batzuk egin dizkiegu eta azaldu digute haien prozesua
antzezlana prestatzeko. Esan digute ez dugula elementu gehiegi jarri behar,
bakarrik jokoa ematen dutenek. Esperimentatzeko aukera eman behar dute eta
umeen emozioak piztu behar dira. Hala ere, kontuz izan behar dugu gehiegizko
emozioarekin, batzuetan intentsitate horrek ez dielako antzezlanaz disfrutatzea
baimentzen. Horrez gain, testuinguruaren arabera, batzuetan aldaketa batzuk
egitea beharrezkoa da, hau da, denbora murriztea edo gehitzea, umeekin
lasaitzeko teknikak erabiltzea, etab.
Antzezlan hori ikusteak
iradokitu dit gure proeiktuari begira ez ezik, nire etorkizunerako ere.
Gainera, lasaitzeko teknika horiek edo sartzeko errituala erabili daitezke gela
arrunta batean giro ona errazteko. Irakasle bezala, gure jarrera kontrolatzea oso
garrantzitsua dela uste dut, umeei dena transmititzen diegulako


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina