2020(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

Praktiketan

Praktikak itzuli osteko lehen aste hau oso gogorra izan da, oso gustura nengoelako eta pena handia eman didalako eskolatik alde egin behar izateak. Hala ere, unibertsitateko  lagunak ikusteko ere ilusio handia nuen; beraz, berehala ohitu naiz berriz ere errutinara.

Alaitzen lehengo klasean, informatika gelan korroan eseri gara, eta banan-banan aritu gara praktiketan izan dugun esperientzia partekatzen.

Nire kasuan, ni Gasteizko Santa Maria Marianistas eskolan egon naiz Luciarekin. Hain zuzen ere, 0-2ko eraikin berrian egin ditugu gure praktikak. Ikastetxe hori aukeratu genuen Reggio Emilia eta Pikler metodoologiari jarraitzen duelako, aurreko ikasturteetan ikasi genituenak, eta, horregatik, arreta handia jartzen zigun. Guri 2 urteko geletan egotea tokatu zitzaigun, 5 gela zeuden eta bakoitzean 18 haur zeuden. Hala ere, ez genuen gela finkorik, elkarrekin lan egiten zutelako eta txandaka joaten ginelako gelaz gela egunero; beraz, 90 haurrekin egon ginen guztira.

Alaitzek eskola ezagutzen zuela esan zuen, 1 urteetako irakasle batek, Ibai (bera ere unibertsitateko ikasle bada) bere klasean aurkezpen bat egin zuelako, eta oso ondo zegoen arren, hobetzeko gauza asko zeudela esan zuen. Bizi izan dudanaren ondoren erabat ados nago berarekin, baina egia esateko, oso esperientzia ona izan dut ikastetxean eta orokorrean asko gustatu zait nola lan egiten den.

Adibidez, haurra oso kontuan hartzen dute pertsona trebe gisa, eta bere jolas librea errespetatzen dute; horregatik, oso gutxi dira planifikatzen diren zuzendutako jarduerak. Hala ere, egia da, askotan jolasteko estimulatu egin behar direla, denek ez dutelako beren kabuz egiten. 
Materialei dagokienez, estetikoki ordenatu behar dira, arreta deitzeko; izan ere, Ainhoak esan zigun bezala, haurrei ordenarekin jolastea gustatzen zaie, eta, jada desordenatuta dagoenean, interesa galtzen dute. Era berean, ikasgela bakoitzean material desberdinak zeuden: eraikuntzakoak, egituratu gabeak, jolas sinbolikokoak, etab. Horiek guztiek pedagogiaren printzipioak errespetatzen dituzte eta, gainera, iristean arreta gehien piztu ziguna areto multisentsoriala izan zen. Reggio Emilian bezala proposamen artistikoak egitera ere ohituta daude, nahiz eta egia den atelieristaren figura falta izango zela haiek gidatzeko eta proposamenak antolatzeko, irakasleek ez baitzuten denbora asko eta haur asko zeukaten. Hala ere, talde txikietan egindako lana errespetatzen zen, eta proposamenak beti gelako erdiarekin egiten saiatzen ziren.

Nahiz eta ikastetxe berria izan, eta oraindik ere Reggio Emiliarekin bat datozen materialak erosten ari diren, baten bat faltan bota nuen, argi mahaia kasu, filosofia horretan lan handia egiten baita sormena pizteko.

Azkenik, Piklerri dagokionez, gehien interesatzen zitzaiona haurra errespetuz zaintzea zen. Adibidez, siestetan, haurrak banan-banan lo egiten genuen, laztanak emanez edo beste era batean, eskatzen zutenaren arabera. Jangelan ere saiatzen ginen behar zutenean jaten laguntzen, baina beren kabuz egiten irakasten, nahiz eta batzuetan zaila zen, irakasle gutxi eta haur asko zeudelako. Egiten ez den beste gauza bat da haurrari zer gertatuko den aurreratzea, adibidez, pardelak aldatzean pauso bakoitza kontatuz, eta uste dut garrantzitsua dela haur-helduen arteko konfiantzazko harreman bat eraikitzen laguntzeko.

Amaitzeko, nabarmentzekoa da esperientzia oso ona izan zela eta oso ondo hartu genuela. Gainera, espazioa oso polita da eta asko gomendatzen dizuet bisita dezazuen, nahiz eta jarraian irudi batzuk eta eskolan zehar tour birtual bat egiteko link bat uzten dizkizuedan.

Tour birtuala eskolatik: https://tourmkr.com/t5pwydG0jn/11328829p,210462m,499.63h,90.52t







Klasean, gainerako ikaskideek oso ideia interesgarriak esan zituzten, eta haiekin partekatzen ditut, besteak beste, honako hauek:
  • Eskolan libre zirkulazioak motibazioa baimentzen zuen.
  • Geure burua benetan irakasle bezala ikusi.
  • Haurrekin konektatzea ezinbestekoa da.
  • Irakasleekin harremana ere ona izan behar da.
  • Gauzak egiten uzten ziguten. Askatasuna izan genuen.
  • Batzuetan, praktiketan zeudenak ez zuten hainbeste autoritaterik eta umees ez zuten benetako irakasle bezala ikusi.
  • Eskola batek, Teatro Paraisora bisita bat egin zuen.
  • Jolas sinbolikoan, supermerkatu bat da eszenatoki onena genero rolak galtzeko.
  • Hitz egiten eta entzuten ikasi genuen.
  • Proposamen berriak sortzeko, materialekin esperimentatzea eta erreferenteak kontuan izatea beharrezkoa zen.
  • Kontuan izan behar genuen, instalazio bat sortzeko orduan, zer ezaugarriak izan, zer elementuak zaindu,nola ebaluatu, eta nola aurkeztu behar zen umeek beldurra ez izateko, eta esperimentatzeko prest egoteko (momentu magiko hori).
  • Haurren eboluzioa ikusi oso polita da.
  • Umeen arteko adin desberdintasunak asko nabaritzen ziren eta askok frustratzen ziren besteek egin zutenak ere egin nahi zutelako.
  • Oso garrantzitsua da autoebaluatzea eta horretarako, prozesua dokumentazioa erabilgarria da, adibidez, eguneroko baten bidez.

“Los niños tienen 100 maneras de expresarse, pero les robamos 99” (Loris Malaguzzi)



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...