Gaur Imanol Janicesen hitzaldia izan dugu. Hura
Iruñako Jaso ikastolako GH irakaslea da eta Acrosport proposamen batetik
antzerkiari buruz hitz egitera etorri da.
Bere burua aurkezten hasi da. Jaso ikastola horretan
proposamen berri bat egin zuen eta DBHko ikasleekin antolatu zuen antzerki bat
eta antza denez, oso emaitza ona izan zuten eta harrezkero, antzerki desberdin
asko egin dituzte.
Haren ustez, gorputza adierazpenaren barruan,
akrosport oker baloratua dago eta esaterako, gure gizrtean dauden estereotipo
sexistak direla eta, hainbat mutilei ez zaie dantzatu gustatzen. Hala ere,
haiek benetan modalitate hori ezagutzeko, umeei aukera libre eman zien haiek
zuzen antzerkia sortzeko, dantzaren edo akrobazien bidez. Horretarako akrosport
koreografia bat sortu zuten eta ikasle bakoitzaren trebeziak aprobetxatu zuten.
Haiek ezagutzeko, kasting bat egin zuten zertan ziren gai jakiteko eta umeei
paper egoki bat emateko: atrezzoaren arduradunak, jantziarenak,
multimediarenak, argiztapenenak, dantzariak, akrobatak, etab.
Proiektu horren helburu nagusia zen umeen autonomia
eta iniziatiba piztea eta, bestetik, interesarik edo motibaziorik gabeko umeak
berriz jauztea.
Proiektuak finantzatzeko, fundazio baten bidez
(mezenasgo kulturala) subvenzioak lortzen dituzte ikastolak horiek ordaintzeko
ez daudelako prest. Gianera, antzerkien sarrerak saltzen dituzte aurrekontua
ordaintzeko. Goizeetan, ikastetxeko beste ikasleentzako antzerkiak egiten
dituzte eta arratsaldeetan antzerki irekia prestatzen dute publiko guztientzat.
Kontatzen duten istorioari dagokionez, nerabeek gidoia
sortu behar dute eta adibidez, taldeak egiten dituzte eta bakoitzean
brainstorming egiten dute eta ideiak ematen dituzte. Geroago, berriz elkartzen
dira era erabakitzen dute zein ideia ematen dieten aukera gehiago istorio bat
sortzeko.
Horrez gain, urtero, formazio desberdinak daude umeak
antzerkirako prestatzeko: dantza, akrobazia, klaké, … Gainera, urte bakoitzean
unitate didaktiko batzuk lantzen saiatzen dira, adibidez, genero berdintasuna.
Jarraian, talde bakoitzaren lanari buruz hitz egin du:
×
Akrobatak eta dantzariak:
Astean bitan entseguak
egiten dituzte. Egin aurretik, segurtasuna kontuan hartu behar dute arriskua
beti hor dagoelako. Akrobateentzat, polea-sistema baten bidez arnes bat egin
dute norbait erortzen bada, beste batek korda batetik tira egin dezan, erorketa
hori saihestuz. Horrez gain, tatami baten gainean egiten dituzte
akrobaziak. Azkenik, oso garrantzitsua da entrenamenduak egitea benetan egiten
ikasteko eta horretarako, ordu asko eman behar dira.
×
Atrezzo taldea:
Materiala aukeratzen du
eta gero birziklatzeaz arduratzen dira. Gainera,
hilabetean behin formazioa egiten dute eszenografia sortzen ikasteko.
×
Abeslariak:
Abeslariek lan handia
egiten dute jolasordu guztietan. Astearen egun bate maten diote partitura lantzeari,
hau da, testua eta teknika bokala eta bestea, koreografia lantzeari.
×
Multimedia:
Talde horek gidoia
sortzen du baita abestien letrak ere bai. Orobat, eszenatokian dauden mikroak
kontrolatzen dituzte eta dena programatzen dute.
Etorkizuneari begira, Haur Hezkuntzan zaila da
horietako jarduerak martxan jartzea baina antzerkiaren munduan umeak sar
ditzakegu eta dantza errezagoak presta ditzakegu. Gainera, interesgarria izango
litzateke umeekin antzerki baten elemntuak lantzea, baina era sinple batean eta
haiek uler dezaketen hizkuntza bat erabiliz: argiaztepena, atrezzo, multimedia,
etab.
Bukatzeko, nire etorkizunerako Imanol Janicesetik
ikasbide bat ikasi dut: nahiz eta motibatuta ez izan, ezin dugu umeak baztertu
eta irakasle bezala, egin behar duguna da haiek modu batean edo bestean
estimulatzea eta inoiz galdutzat ez hartzea. Horretarako, gure esku dauden aukera
guztiak kontuan izan behar ditugu haurrak interesatzeko eta ikastetxearekin ere
hitz egin dezakegu proposamen berritzaile batzuk aurrera eramateko.
Imanolek aipatu duen Lao Tse filosofo baten esaldi bat
errekuperatu nahiko nuke: “1000 miliako bidaia bat lehenengo urratsarekin
hasten da”. Nire iritziz, egia da zer edo zer egin nahi badugu hezkuntza
hobetzeko, kontuan izan behar dugu ezinezkoa dela egun batetik bestera egitea,
eta poliki-poliki gure helburua lortuko dugu, erru batzuen ondoren.


