2019(e)ko irailaren 11(a), asteazkena

Gorputz Hizkuntzako lehenengo eguna


Gaur gure lehenengo klasea izan dugu eta hasteko, aurkezpen bat egin dugu: nortzuk garen eta zergatik aukeratu dugun dramatizazioaren minorra azaldu dugu bakarka. Juditek ere bere burua aurkeztu du eta gero taldeari buruz hitz egin du, hau da, nola jarri beharko garen taldeka. Arazo batzuk izan dugu 7 pertsonako 4 talde eskatu digulako eta askok ordutegiarekin arazoak dituztelako. Gainera, gure taldean erderazko 6 pertsona gara eta elkarrekin egotea nahiago dugu jadanik dakigulako nola lantzen dugun eta elkartzean askoz erosoagoa delako guretzat. Hala ere, irakasleak gomendatu digu euskarakoekin nahasteko, azkenean hizkuntzak garrantzi handi du lanetan, baina egia esateko, horrek pixka bat kezkatu gaitu haiekin oraindik konfidantzarik ez baitugu.

Segidan, Miliki-ren bideo bat jarri digu irakasleak ikasgaiaren azalpen orokorrari hasiera emateko. Bideo horretan, Milikik abestu zun “¿Cómo están ustedes?”, eta Judith-ek azaldu digu hark Cuban zegoenean “ustedes” izenordaina erabiltzeak umeez jarduteko atentzioa eman zion. Hori oso polita iruditzen zait izenordain horrekin errespetua erakutsi ahal dugulako eta, batik bat, umeak helduek bezala tratatu behar dugulako.

Hirugarrenik, gure espektatibak galdetu dizkiogu, esaterako, zer espero dugun ikasgai honetaz. Neska batek galdetu duena interesgarria iruditu zait: haurren aurrean, zerbait gaizki komunikatzekotan, adibidez heriotza bat, zer egin behar duguna, benetan azaltzea edo antzerkia egitea. Orduan, Judit-ek jarri digu beste bideo bat “La muerte de Fofó” deitzen duena non TVEko 3 pailasoek umeei kontatu zuten beste pailaso bat (Fofó) hile gin zuela. Haatik, gure ustez pozik egoten saiatu ziren eta azkenean ez zuten haien benetako sentimenduak adierazi. Uste dut denok pentsatzen dugula umeei oroitzapenarik ez diegu eman behar kasu horietan eta beste modu batuetan lan ditzakegula, adibidez gaiaren gaineko ipuinetan zehar.


Aurkezpenarekin jarraitzeko, ebaluazioari buruz hitz egin dugu eta ondoren faltei buruz hitz egin dugu. Denok beldurtu gaitu asistentziak, 3 faltekin azterketara joan behar dugulako. Hala eta guztiz ere, ulertzen dugu ikasgaia oso praktikoa izateagatik.

Klase bukatu aurrean, “El club de la comedia”-ren bideo bat ikusi dugu non Goyo Jiménez- ek (umorista bat) burla egiten zion gizonei ez zaiela dantzatzea gustatzen eta emakumeei berriz, bai. Ikusi eta gero eztabaida bat izan dugu guztiok estereotipoak ikusi egin ditugulako eta esan duena matxista iruditu zaigu. Judith-en iritziz, ordea, probokatzailea da Goyo Jiménez eta ados jarri naiz harekin zeren eta keinuak eta mugimenduak handizkatu egin ditu satira bat bezala eta pentsatzen dut agian gizartea kritikatzeko egin duela. Hala ere, denok ados gara oso antzerki ona egin duela: mugimendu guztiei, ahotsari, arnasketari, espazioari, publikoarekin interakzioari, objektuei, keinuei (etab.) garrantzi handia eman die eta oso ondo kontrolatu ditu.

 




 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...