Gaur interpretatzen eman dugu
klasea. Aurpegia mugitzen egon gara beroketa egiteko eta gero modu desberdineta
ibili gara espazioan zehar. Horrez gain, azentu desberdinak egiten saiatu gara
eta hor agertu da kezka bat: batzuen ustez, azentuak egitea iraingarria izan
daiteke estereotipoetan erori ahal garelako. Hala ere, irakasleak lasaitu digu
eta esan digu errespetuz egitea.
Orobat, nervio-tika bat
bageneukan bezala egin dugu, adibidez hitz egiterakoan edo ibiltzerakoan. Azkenik,
bakarrik bokal bat erabiliz hitz egiten saiatu eta elkarrizketa bat prestatu
behar izan dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina