2019(e)ko urriaren 16(a), asteazkena

K6rekin galduta


Gaur, irakaslea taldeetan pasatu da K6ari buruz hitz egiteko; hala ere, ez dio denborarik eman gurekin egoteari, eta astelehenean gurekin hitz egingo zuela esan digu.

Egia esan, badugu ideia bat gure proiektua oinarritzeko: papiroflexia. Asko inspiratu gintuen KUNARTEra egindako bisitak, non, antzerkia ikusten ari ginela, paper txikiko ontzi txiki bat egiten hasi nintzen, eta, Lucía hura ikustean, gure lanerako ideia ona izan zitekeela pentsatu zuen. Papera joko handia eman dezakeen materiala dela uste dugu, eta hainbat eduki landu daitezke harekin. Dena den, oraindik ez dakigu oso ondo proiektua nola gidatu, eta irakasleen laguntza pixka bat behar dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Azken hausnarketa

Gaur, teorian, K6 proiektuko gure antzezlana antzeztu beharko genukeen eguna izan behar zen. Bertan behera geratu da, ordea, koronabirusa d...